[Librezale] Argia Sariak 2009
teketen
teketen a bildua gmail.com
Lar, Urt 24, 19:16:09, CET 2009
ZORIONAK guztieiiiiiiiiiiiiiiiii! Ni joatekoa naiz baina gonbidapen aparte
batengatik beraz ez dut kontatzen eta bertan ikusiko gara.
Aupa!
2009/1/24 Julen <julenx a bildua gmail.com>
> 2009/1/24 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>:
> > Aupa librezaleok!
> >
> > 2009ko Interneteko Sareko Argia Saria: LIBREZALE TALDEARENTZAT! plas,
> > plas, plas....
> >
> > Argia Sariei buruzko informazioa:
> > http://eu.wikipedia.org/wiki/Argia_Sariak
> >
> > Argiatik deitu naute urtero ematen dituzten sariekin, beste pertsona eta
> > talde batzuren artean, aurten Librezale saritu nahi dutela esateko. Ondo
> > ezta? Igaz euskarako Wikipediari eman zioten Interneteko sari berdina
> > (eta aurrekoetan IKTroei eta Gaztesareari). Agian igazko argazkiko
> > norbait ezagutuko duzue :-)
> > http://www.argia.com/fitx/irudiak/b_351sariak2008.jpg
> >
> > Sari banaketa datorren ostiralean, urtarrilak 30, egingo dute eta
> > bertan, hedabideen aurrean, sarituak deitu eta sariak zuzenean ematen
> > dituzte. Horregatik ez dut mezu hau gure zerrendara bidali, ostiral
> > arratsalderarte guzti hau sekretua biat da. Mezu hau azkenaldian
> > Librezaleko zerrendan parte hartu duzuenoi bidali dizuet. Librezaleko
> > beste norbait gehitu nahi izanez gero, egintzazue mesedez. Sariak
> > publikoak egin arte beraz, gai hau isilpean gordetzen jakingo duzuela
> > fido naiz.
> >
> > Saria bera, eskulturatxo bat izango da, eta banaketa aurretik denon
> > artean egiten den bazkaria. Talde-sariak direnean bi pertsona joatea
> > gomendatzen dute. Nor joango da?
> >
> > Eguna: urtarrilak 30, ostirala.
> >
> > Ordua: bazkaria 14:00etan, medioak 16:30etarako deitu dituzte.
> >
> > Lekua: Argiak Lasarten dueno bulegotik gertu. Txitxardin Beltza:
> >
> http://www.ojorestaurantes.es/restaurantes-lasarte-oria/restaurante-txitxardin-beltza
> >
> > Nik lan egin behar dut eta ez datorkit ondo. Zuetako bik ostiral honetan
> > ordu bietan Lasarte-Oriara joaterik bai? Inork ezin izatekotan
> > konponduko naiz bertaratzeko, baina gutako beste bik arazorik ez badute
> > askoz hobeto! Aurrera, proposatu zuen burua ikararik gabe :-D
> >
> > Zeintzu bi pertsona joango garen erabakitzen dugunean, izenak bidali
> > behar dizkiogu eparadaABILDUAargiaPUNTUcom-i.
> >
> > Zorionak guztioi sari hau orain arte egindako lan guztiaren fruitua bait
> > da. ZORIXONAK!
> >
> > Txopi.
> >
> > OHARRA: Mesedez, ez birbidali mezu hau Librezalekoa ez den inori. Ezta
> > Librezaleko zerrendara ere, bertara bidalitako mezuak Interneten irakur
> > bait daitezke. Sariaren bila gutako nortzuk joango garen erabakitzen
> > dugun bitartean, mezuak 16ron artean bidaltzea gomendatzen dizuet, hau
> > da, "Denei erantzun" botoia erabiltzea. Eskerrik asko!
>
> Siestatik jaiki berri naiz eta irakurritakoa asimilatu gabe nago
> oraindik, baina ZORIONAK DANOI !!!
>
> Niri ondo datorkit joateko, 13:00etarako libre nago. Nor gehiago
> animatzen da? Portzierto, bi baino gehiago joan gaitezke?
>
> Julen.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090124/1ba60136/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago