[Librezale] Irudia

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Urt 20, 01:44:07, CET 2009


Ander Elortondo(e)k dio:
> Oraingoz baiezkoa nagusi denez, aukerak gehitzeko asmoz....
> 
> Txopi(e)k dio:
>> Ander Elortondo(e)k dio:
>>   
>>> Aupa!
>>>
>>> Patxik proposatutako logoa dela eta sortu zen korapila askatzeko asmoz 
>>> wikian[1] bozka zabaldu dut ea maskotarik behar den argitzeko.
>>> Hau argituta Patxik diseņatzaileari zer adierazi argiago izango du.
>>> ea kapitulu honi amaiera ematen diogun.
>>>
>>> http://wiki.librezale.org/index.php/Irudia
>>>     
>> Ideia ona iruditzen zait wikian gai honi buruzko orrialde bat sortzea.
>> Horrela, ateratzen diren proposamenak eta irudiak bertan islatu ahal
>> izango ditugu, eskuragarri egon daitezen. Eskerrik asko.
>>
>> Hala ere, wikian proposatu dituzun bozka biak egitea eta hemen esaten
>> ditugunak han errepikatzea (basurdea dago baina tximeleta falta da), ez
>> dut egokia ikusten. Niri gauzak pittin bat kaotikoagoak gustatzen
>> zaizkit :-)
>>
>>   
> Arrazoi duzu. tximeleta jadanik bazegoen, beraz aukera ez da ezabatu 
> behar. Gehitu dut.
> 
>> Jendeak jarrai dezala hemen proposamenak egiten eta eritziak
>> elkartrukatzen. Eta norbait irudi bat edo beste prestatzera animatzen
>> bada (baleak, basurdeak, tximeletak, estralurtarrak, katagorriak,
>> berdelak...), egin dezala ezerri itxaron gabe! Proposamen guztiak wikiko
>> Irudia orrialde horretan jarriko ditugu 
> 
> Berdela ere bai?  ;)
> 
> 
> Enara ere gehitu dut.
> Txoria, libre ideiarekin lotura. Euskal giroari atxikia eta beno beti 
> maite izan dudan animalia, baserri atarian piruetak egiten sartu eta 
> irteten ikusteak beti liluratu nau.
> Irudia bera estetikoa da, baina.......  izango du honek ere zeoze.

Mmmmh. Enararen ideia asko gustatu zait! Gainera, oso erraz eta sinple
egin daitekeen logoa da. Kolore gutxirekin marraztu daiteke, originala
da, erraza da ezagutzen, ... gustoko dut :-D

> 
> irudiak:
> http://commons.wikimedia.org/wiki/Hirundo_rustica
> 
> http://images.google.es/images?q=swallow&oe=utf-8&rls=com.ubuntu:eu:unofficial&client=firefox-a&um=1&ie=UTF-8&sa=N&tab=wi
> 
> edonola irudi kontua utz diezaiogun diseinatzaileari....

Hemen diseinatzaile amateur asko dago! xDD Denok parte hartzen badugu,
emaitza hobeagoa izango delakoan nago. Musikherriako Unaiz gain inork
proposamenik egin bahi izatekotan, bota! je, je

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago