[Librezale] Irudia

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Urt 18, 01:30:12, CET 2009


Ander Elortondo(e)k dio:
> Aupa!
> 
> Patxik proposatutako logoa dela eta sortu zen korapila askatzeko asmoz 
> wikian[1] bozka zabaldu dut ea maskotarik behar den argitzeko.
> Hau argituta Patxik diseņatzaileari zer adierazi argiago izango du.
> ea kapitulu honi amaiera ematen diogun.
> 
> http://wiki.librezale.org/index.php/Irudia

Ideia ona iruditzen zait wikian gai honi buruzko orrialde bat sortzea.
Horrela, ateratzen diren proposamenak eta irudiak bertan islatu ahal
izango ditugu, eskuragarri egon daitezen. Eskerrik asko.

Hala ere, wikian proposatu dituzun bozka biak egitea eta hemen esaten
ditugunak han errepikatzea (basurdea dago baina tximeleta falta da), ez
dut egokia ikusten. Niri gauzak pittin bat kaotikoagoak gustatzen
zaizkit :-)

Jendeak jarrai dezala hemen proposamenak egiten eta eritziak
elkartrukatzen. Eta norbait irudi bat edo beste prestatzera animatzen
bada (baleak, basurdeak, tximeletak, estralurtarrak, katagorriak,
berdelak...), egin dezala ezerri itxaron gabe! Proposamen guztiak wikiko
Irudia orrialde horretan jarriko ditugu eta ziur gutxi-gutxika denon
gustoko zerbait aterako dela. Kamisetarekin lortu genuen eta ez genuen
bozketa asko egin (agian bat ere ez).

Beno, hori da nire ikuspuntua. Badakit bakoitzak lan egiteko estilo
desberdina duela, baina sormenezko gauza bat egiteko malgutasuna eta
inprobisazioa erraztea egokia ikusten dut.

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago