[Librezale] Calendar euskalduna
Ibai Oihanguren
3arrano a bildua 3arrano.com
Lar, Urt 17, 20:28:03, CET 2009
Aupa,
egutegiari buruz, Argiako egutegian adibidez Euskal Herri osoko jaiak
aipatzen dira, "X jaia Hegoaldean", edo "Y jaia Iparraldean" moduan
idatzita. Ez dut uste horrela egutegi bakar bat egiteak arazorik sortuko
duenik... Nik aurtengo egutegia ez daukat, baina ziur hemengo norbaitek
izango duela. Ze bestela, euskarazko itzulpenerako bietako zein erabili?
Jatorrizko mezua: ar., 2009-01-13 14:17 +0100, egilea: Ander Elortondo
> Ikertu ondoren nire buruari erantzunez:
>
> jai egun egutegiak honetarako espresuki sortu den webgunean kokatzen
> dira: http://www.mozilla.org/projects/calendar/holidays.html
>
> bertako egutegiko URLari lotu daiteke norberaren egutegia edo bestela
> jaitsi lokalera eta inportatu jai egunak markatuak izateko.
>
> Jadanik sortu dut hegoaldeko 2009ko egutegia bugzillan eta seaskako
> egutegi bat lortzen dudanean iparraldekoa sortuko dut.
>
> Programek oraingoz ez dute jaiegun egutegirik ekartzen.
>
> barka txapa hauek...
>
> izan libre, izan euskaldun!
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago