[Librezale] Fwd: GARA

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Urt 15, 16:54:07, CET 2009


Ibon Igartua-(e)k idatzi zuen:
> ---------- Forwarded message ----------
> From: Janire Arrondo <jarrondo a bildua gara.net>
> Date: Thu, Jan 15, 2009 at 2:38 PM
> Subject: GARA
> To: web.arduraduna a bildua librezale.org
>
> Arratxaldeon!
>  Gara egunkaritik idazten dizuet. Lakuako Gobernuak abendu amaieran
> diru-laguntzen banaketak nola egingo zituen azaldu zuen. Kontua da,
> IKTetan,
> eta beraien hitzetan bereziki «interneten eta softwaregintzan euskararen
> presentzia indartzeko» bideratzen dituzten laguntzak aurten, 74.000 euro
> gutxiago emango dituela (denera, 1.626.000).
>  Horren inguruan zein iritzi duzuen, eta orokorrean eusko jaurlaritzak
> alor
> horretan zenbateraino laguntzen edo "oztopatzen" duen jaso nahiko nuke.
> Bestela, horretaz hitz egiteko kontakturen bat eman ahal izango bazenidate
> askoz hobe.
>  Mila esker.

Gure taldea autokudeatua da (teorian behintzat) eta ez dugu diru
laguntzarik jasotzen. Beraz, ez dakit gai horri buruz eritzi argirik
izango dugun... Zerbait okurritzen?

Edozein kasutan, Sustaturen atzean daudenekin (CodeSyntax eta Goiena)
harremanetan jartzea gomendatuko nioke GARAko kazetariari, beraiek gai hau
ezagutu eta bizi egin bait dute:
http://sustatu.com/kontaktua

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago