[Librezale] webgune bat sortzeko

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Urt 14, 09:41:02, CET 2009


Joakin Bati-(e)k idatzi zuen:
> Kaixo, pelmak. Sartu naiz webgune guztietan eta oraindik ez dakit zehatz
> mehatz zer arraio egin behar dudan nire poesia liburua sarean sartzeko.
> Aklaratu, mesedez. Nekatzen ari naiz eta.
>
> Joakin Balentzia Tirapu

Nekatu orduko deituidazu telefonoz mesedez.

Liburua Interneten jartzeko PDF formatuan egotea da egokiena. Horrela
jende guzti-guztiak irakurri ahal izango bait du.

Egin behar duzuna urratsez-urrats:

1) Liburuari lizentzia libre bat jarri.

Adibidez, nik atzo gomentatutakoa. Lan hau egiten laguntzeko, nik neuk
bidalitako orrialdea gehitu dezakezu (ODT, RTF eta PDF formatuan bidali
dizut).

Liburua dagoen bezala argitaratu nahi baduzu, ez da librea izango
(copyright murriztailea edukiko du), eta nik pertsonalki ez dut egokia
ikusten Librezaleko webgunean argitaratzea. Beste nonbaiten argitaratzeko,
aukera batzuk eman nizkizun. Agian Librezaleko beste norbaitek lagundu
zaitzake puntu honetan.

2) PDF fitxategia sortu.

Hau nola egiten den ez badakizu, liburua OpenOffice edo Microsoft
Office-ekin idatzi baduzu, bidali adibidez niri eta di-da batean sortuko
dut PDF fitxategia.

Liburua zein formatutan daukazu? Fitxategiaren luzapena zein da? .doc?

3) Fitxategia Librezaleko webgunean jarri.

Hori ezin duzu zuk egin, ezta nik ere. Talde honetako web administrariek
egin behar dute (oker ez banago, mikel, ibon, pi, julen eta besteren bat).
Fitxategia prest daukazunean abisatu eta di-da batean argitaratuko dugu.

Azaltzen dizkizudan gauza hauek egitea gehienez ordu erdiko lana da.
Beraz, ostiralerarte denbora soberan daukagu.

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago