[Librezale] webgune bat sortzeko

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Urt 14, 00:35:57, CET 2009


Joakin Bati(e)k dio:
> Kaixo, lagunok. Bai, ados nago nire liburua zuen bidez sarean jartzeko.
> Erraidazue, mesedez zer egin behar dudan. EGUNETAKO APARRA du titulua
> nire poesia liburuak. Nire fitxategia hauxe izanen litzateke: Iruņean
> sortua 1947an, majisteritza ikasketak egin nituen eta gero ikasi nuen
> euskara euskal irakaslea izanik.
> Argitaratuak dauzkat momentuz lauliburu: HERIOTZAREN
> IPURDIA,ipuinbilduma bat, eta hiru poesia liburu, ESPALOIAN DAGO
> MUNDUAREN XILKOA, AMAIGABEKO ZIKLOA, ZEINEKIN IRABAZI BAI NUEN IRUN
> HIRIA SARIA 1994an eta EGUNKARI EZKUTUA. Baita erekolaboratu dut ARGIA,
> KORROK, SUSA ETA
> LARRUN ALDIZKARIETAN.Oraingo liburua, EGUNETAKO APARRA izanen du
> paperezko edizio txiki bat (ehun ale) Hatsa elkartearen eskutik eta
> aurkezpena izanen
> da heldu den ostiralean, 16an, zazpi eta erdietan TxantreakoEuskaldunon
> Biltokielkartean.
>  
> Zuen berrien zain
>  
> Joakin Balentzia Tirapu

Woa! Eta ni zure lehen lan esanguratsua zelakoan. Je, je

Librezaleok egiten dugun guztia librea da. Gure izena ikusita logikoa
dirudi (eta da!) baina sormen lan bat (programa bat, marrazki bat,
liburu bat...) librea edo askea izatea zer den oraindik jende askok ez
daki. Horretan gabiltza gutako bat baino gehiago[1], gehienok isilean
lanean aritzen bagara ere.

Kontua da, gure webgunean jartzen dugun guztia askea dela. Eta zure
liburua librea izateko, mundu mailan onartzen den definizioaren arabera
[2], funtsezko lau askatasun bete behar ditu: lana erabiltzeko aukera,
lana ikasteko aukera, lanaren kopiak zabaltzeko aukera eta lanaren lan
eratorriak zabaltzeko aukera.

Askatasun hauek munduko jabetza intelektualaren lege guztiekin bat datoz
(baita Frantziar eta Espainiar estatukoekin ere), eta egiletasunaren
aitortza bezalako eskubideak errespetatzen dituzte. Beraz, librezaleok,
wikipedia zaleok, linux zaleok, software libre zaleok, gero eta idazle,
musikari eta sortzaile gehiagok sortzen eta sustatzen ditugun eduki
libreen taldera gehitu nahi bazara, lasai, ez bait duzu inolako arazo
legalik izango eta. Baina noski, zure liburua Interneten jartzeaz gain,
liburu librea izango dela ulertu behar duzu. Batzurentzat berdina da,
baina legalki (eta filosofikoki) gauza desberdinak dira. Ez da berdina,
egilearen baimenik gabe liburu baten kopia bat Interneten agertzea eta
egileak berak liburua askatzea.

Liburuan ohiko "copyright" jarri beharrean, Creative Commons lizentzia
bat jartzea gomendatzen dizut. Lizentzia hauek aukera desberdinak
eskaintzen dituzte eta munduko legedia mordora moldatuak izan dira
(baita Frantziar eta Espainiar estatukoetara ere). Ez hori bakarrik.
Gipuzkoako Foru Aldunduari esker, lizentzia hauen testu legalak euskara
ere itzuliak izan dira. Zure kasuan, lizentzia librerik erabiliena
gomendatzen dizut, Creative Commons Aitortu-Parketatu berdin (CC BY-SA 3.0):
http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/es/deed.eu

Eta liburuan lizentzia nola txertatu dezakezu?

Ba oso erraz, liburuan lizentzia aipatuta. Batzuetan lehen orrialdeetan
ohar bat jartzen dute (honek zehazki 4. orrialdean):
http://www.manualcopyleft.net/libro_manualcopyleft.pdf

Eta beste batzuk berriz, bukaeran (honek zehazki azken orrialdean):
http://www.e-ghost.deusto.es/docs/2006/ProgramacionGNULinux.pdf

Bain beno, gauza asko dira eta dena idatziz azaltzea oso deserosoa da.
Nire telefono zenbakia emango dizut, zalantzarik baduzu, zuzenean
laguntzen saiatzeko.

Liburua librea bada, nik uste ostirala orduko gure webgunean
argitaratuko dugula. Zer deritzozue besteok?

Txopi.

[1] http://www.ikusimakusi.net/eu/tag/hitzaldia/
[2] http://freedomdefined.org/




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago