[Librezale] webgune bat sortzeko
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
As, Urt 13, 17:46:54, CET 2009
Joakin Bati-(e)k idatzi zuen:
> Kaixo, lagunok. Ea aklaratzen naizen: nik jarriko nuke
> joakinba/egunetako-aparra baina ez dakit non eta nola. Adibidez, nola
> deskargatu nire ordenagailutik
> pdf edo txoras horretara. Explikatuzehatz mehatz mesedez.
Deskargatu/jaitsi ahal izateko, lehenik kargatu/igo egin behar da
fitxategia. Hori argi dago ezta?
NOLA?
Fitxategi bat zerbitzari batera igotzeko FTP[1] erabiltzen da normalean,
baina lekuaren arabera, beste metodo batzuk ere erabili daitezke.
NON?
Hori da nik zuri galdetzen nizuna.
Lehen aukera:
Librezale.org barruan utzi nahi bazenu, librezaleon artean erabaki beharko
genuke zure fitxategia gurean egotean egokia ikusten dugun ala ez.
Horretarako, LIBREzaleak ganerenez, liburu LIBREA izan beharko
litzatekeela suposatzen dut, hori bat ida talde honen helburua, softwarea
eta eduki libreak euskaraz sustatzea. Lizentzia libreak [2] zer diren
jakitea ondo etorriko litzaizuke. Adibidez, honelako helbide batetan
argitaratu genezake:
http://librezale.org/deskargak/joakinba/egunetako-aparra.pdf (asmatua)
Bigarren aukera:
Liburuak Internet bidez saltzeko webgune bat erabiltzea (lulu.com,
bubok.com). Hori egiteko, fitxategia zuk zeuk igo dezakezu webgune
horietan ematez zaizkizun urratsak jarraituz. Baina kontuz, webgune hauek
arazo bat baino gehiago ematen dute eta (azken finean dirua irabazteko
daude, ez zure edukiak musutruk zabaltzeko). Adibidez, jendeak liburua
deskargatu ahal izateko, webgunean izena eman behar dutela (posta-e
helbidea barne, gero zabor posta jasotzeko daukan arriskuarekin).
Hirugarren aukera:
Zuk Interneteko domeinu bat erostea eta baita hosting bat ere.
Hosting-arentzako agian Mundurat erabili zenezake, baina baimena zerrenda
honetan dagoen Mikel Olasagastiri eskatu beharko zenioke. Edozein kasutan,
domeinua eta hostinga edukitzeaz aparte, web horri sinpleren bat sortu
beharko zen (horretarako HTML[3] eta CSS[4] pizkat jakin behar da). Era
honetan, domeinu polit bat eduki zenezake:
http://joakinba.net
Eta bertan, webgune sinple batetan, zure lehen liburua argitaratu:
http://joakinba.net/egunetako-aparra
Hau egin nahi izanez gero, nik neuk lagundu diezazuket.
Oso sinplea ez den webgune bat nahi izanez gero (JavaScript duena, PHP
duena, Flash duena, blog bat duena, wiki bat duena, etab.), denbora
gehiago behar da eta ezagutza teknikoak dituen lagun bat edo diru truke
egingo luken informatikari bat beharko zenuke.
Orain argiago? Bota lasai zure zalantzak!
Txopi.
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/FTP
[2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Copyleft
[3] http://eu.wikipedia.org/wiki/HTML
[4] http://eu.wikipedia.org/wiki/CSS
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago