[Librezale] irudia + komunikazioa

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Al, Urt 12, 21:07:06, CET 2009


Eubako batzarretik hartutako erabakiari jarraituz, proposamen bat
librezaleren irudi berriaren gainean.

komunikazioari buruz, fosdem 09 baliatuta, librezale elkartearen irudia
berritu eta librezaleri buruzko komunikazio kanpaina ttikia abian.


   - nor garen, zer egiten dugun
   - librezale.org webgunea
   - gure tresna eta software garrantzitsuenak
   - parte hartzeko gonbidapen zabala

Hasteko eta bat, unai bergarak egindako proposamena. diseinu sortzaile
potentea da unai, musikherria, bilboko gaztetxeak, musika taldeak,
santutxuko mobidak.... denetarik. info+
http://www.mundurat.net/bergdiseinuak/

librezale  diseinu honetan libre lodiagoa da, kolore ezberdinak eta ondoan
tximeleta bat (askatasuna) irudikatzen duten lore orri batzuk...
http://www.flickr.com/photos/gaztelumendi/3191474675
kolore aldetik ere aproposa dela iruditzen zait. zuei?

jarraitu dezakegu honetaz berbetan, eta wikian komunikazioari lotutako
proposamenak garatu ditzakegu.

fosdem garia (otsaila hasiera) aproposa izan daiteke librezaleri buruz
aritzeko. abiatzeko. hortik aurrerakoak.... apurka apurka.

ea proposamena hobetu eta zeozer txukuna egiten dugun.


-- 
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090112/96bd8c06/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago