[Librezale] [off-topic] Eskaria/Proposamena Petición/Propuesta - Hamaika Telebista

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Ots 27, 21:42:08, CET 2009


[euskara]
[castellano]

Aupa:

Hamaika TVko programazio arduradunak, Fermin Munarrizek, hots egin
ninduen pasa den astean beraien programazioan Interneti buruzko saio
txiki bat sartu nahiko luketela eta nire lankidetza eskatuz. Lanez
gainezka nagoela eta, ezezkoa eman diot baina agian besteren batek
interesa izan dezake. Adibidez zu!

Kontatu dizkidanak botako ditut arrapaladan, bilatzen ari direna
azaltzeko: saioa astean 10 minutukoa bakarrik izango da; sortzaileak ez
du bideogintzan esperientziarik izan behar ezta bideoak editatzen jakin
behar ere baina ikusleei sarean gertatzen dena era erakargarri eta
interesgarri baten azaltzeko gai izan behar da; grabaketak Bilbon egiten
direnez, bilatzen duten pertsona Bilbon edo inguruetan bizi behar da;
euskarazko telebista denez, euskaraz jakin behar du; telebista
hasiberria denez, babesle gutxi dituzte eta euskarazko telebista hau
aurrera ateratzeko musutruk lan egiten dute; ideia eta proposamenetara
irekiak daude.

Beraz, interesatua egon zaitezkeela uste baduzu, deituiozu telefonoz
Fermin Munarrizi edo bidaliozu mezu bat poste-e bidez:
   94{SEI}001111
   6888{ZERO}7090
   fmunarriz{ABILDUA}hamaika.tv

Hamaika Telebistako webgunea:
http://hamaika.tv/


[castellano]


Me han ofrecido hacer un programa semanal de 10 minutos en Hamaika
Telebista pero lo he rechazado por exceso de trabajo. Si alguien
estuviese interesado que hable con Fermin Munarriz, el responsable de
progamación. El programa, al igual que toda la cadena, sería en euskara.

Sitio web de Hamaika Telebista:
http://hamaika.tv/




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago