[Librezale] fosdem 2009
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Ots 12, 19:30:35, CET 2009
2009/2/12 patxi gaztelumendi <patxi a bildua gaztelumendi.org>:
> Iepa lagunok.
>
> Lehen aldia da Fosdem bezalako ekimen erraldoi batean parte hartzen dudana.
> Ezjakintasunetik, gogo biziz nindoan Bruselara.
>
> Bidaiaz hurrengo bileran, hegazkinak, aireportuak, zitak, orduak... beste
> baterako.
>
> Larunbat eta igandeko ekitaldia zen Fosdem. Ostiralean garagardo festa bat
> zegoen, baina nik lo egitea hautatu nuenez, horretaz besteek berba egin
> beharko dute. Gainera badakizue, euskaldunok arreta jartzen diegula munduko
> polizia komisaldegiei ezta? Bruselakoan ere izan zuten librezaleko kideen
> berri... kontatu hori ere julen, mikel, arkaitz
>
> Fosdem 2009
>
> Debianeko guruaren hitzaldi entzutetsuaren ostean -milaka batzuk bai
> entzuten..- gela ezberdinetatik banatu ginen. Izan ere aukera zabala eta
> anitza da Fosdem bezalako ekimen batean.
> Egia da Mozillaren hitzaldi/aurkezpenak bereziki landu ditugula.
> Hey_neken eta Julen Kernelaren inguruko baten batera joan dira, MySql be
> ikutzekoa zen Hey_neken, eta Debian garatzaileen hitzaldiren batera be
> arrimatu zuten belarria.
>
> Mozillakoaz arituko naiz ni. Emankorra izan zen nire ustez. Aurretik
> egindako lana nabarmentzen da (librezale ezagutzen dute, Julen aipatu zidan
> batek baino gehiagok....) eta mozillako arduradun zenbait ezagutzeko parada
> izan genuen.
> Nik bereziki arreta jarri nuen open source marketing, komunikazioa, open web
> eta antzerako kezketan. Mozilla Europako marketing arduraduna ezagutu, berba
> egin.... eta planen bat be bideratu genuen. Mundu mailako zuzendari
> kreatiboagaz egoteko be aukera izan nuen, eta creative collective prozesua
> zertan den ezagutu genuen gertutik.
>
> Mozilla fundaziokoek datozen berrikuntzak aurkeztu zituzten, sunbird,
> thunderbird 3, fennec mobiletarako aplikazioa, bideoren bat, crockzilla....
>
> Orohar.
> Nik uste garrantzitsua izan dela laurontzat hango partehartzea. Ezer
> finkorik ez bageneraman ere, galegoekin, katalanekin, mozillako
> garatzaileekin harreman oso ona dagoela ematen du. Pootle sortzaile
> hegoafrikarrekin ere egoteko aukera izan zuen Julenek.... harremanetarako
> toki aproposa da Bruselako ekitaldia. Eta datozen edizioei begira,
> Librezalek harremanen kontua ondo garatu dezake.
>
> Balorazioa positiboa.
>
> Kronika tankerako honi, gehikuntzak egitea badago, noski.
>
> Blogean hiztegi bat osatu dut, gustatu zaizkidan, erakarri nauten hitz edo
> kontzeptuekin.
> http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=688
>
> Fosdem bertatik, twitter baliatu genuen eta horrez gain, softwarelibrea.org
> gunean zenbait kronikatxo argitaratu.
> Interesgarriena, handik bueltan egin dugun batuketa lana.... kronika
> ezberdinak post bakarrera ekarriaz.
> http://www.softwarelibrea.org/?p=89
>
> Blog hori, aurrerantzean software libreari buruz informatzeko baliatzeko
> asmoa daukat. Blog kolaboratiboa izan gura du... horretaz beste noizbait
> berba egingo dut, bale?
>
> gero arte
>
> mila ezker, librezale
Aupa jendia,
Eskerrik asko Patxi lehenengo harria botatzeagatik. Kronika hori
subjetiboki osatze aldera nire lau txorakeriak botako ditut.
Niretzako ere lehenengo aldia zen FOSDEMen, urtero entzuten duzu
badela hor bilkura (Ibon ere bertan egon zen![1]), baina jakin-minez
geratzen zara nola izango den barrutik -- eta zerbeza probatu gabe,
klaro.
Joanekoan, bi eta bi irten ginen Madrildik eta Loiutik. Agian detaille
gehiegitan sartzea komeni ez den komeria batzuk izan genituen
elkarrekin juntatzeko, baina esan dezakegu ondo ikasi dugula Brusela
inguruan bi aireportu daudela, bata bestea baino gertuago, baina bi.
Gosea asetu eta Friday Beer Event-era inguratu ginen, trago batzuk
hartu asmoz. Uste dut taberna batean horrenbeste hacker ez nuela
sekula ikusi. Bitxikeria gisa, 2004 zerbeza mota zituzten aukeran.
Komeriekin jarraitzeko ordea, azken tragoa hartzera barrara inguratu
ginenean gauzak esertzeko lekuan utzita, guretako bati kartera lapurtu
zion graziosoren batek, beraz komisariatik pasatzea tokatu zitzaigun
gaua umore onez amaitzeko. Bide batez, esan beharra dago tokatu
zitzaizkigun gaueko turnoko poliziak denetik zirela jatorrak ezik.
Beraz, apenas lorik egin gabe ekin behar izan genion bigarren egunari.
Pixka bat berandu iritsi ginen, baina osorik eta koordinatuta, ez dela
gutxi.
Jendetza zebilen ULBn. Aurretik fitxatutako hitzaldiak genituen, ildo
ezberdinetakoak. Esan behar da FOSDEM batez ere garatzaileen bilgunea
dela, beraz hitzaldi askok eta askok maila tekniko erdi/altua zuten.
Sakabanatuta ibili ginen: GNOME, Mozilla, MySQL, Debian, ... bakoitza
bere saltsan.
Zapatu gauez, Mozillak gonbidatutako afarira joateko aukera izan
genuen (Patxi bere lagunekin geratu zen), Grand Place bertan, jatetxe
dotore bateko hirugarren pisuan, leiho ondoan plazara begira garagardo
banarekin eskutan. Orduan konturatzen zara halako asteburu batean,
urrutira joan arren, denboraren mugak tokia ezagutzeko muga ere
ezartzen duela. Baina konpainia onean tertulia badago, momentua
aprobetxatu besterik ez dago. Gaua gehiegi luzatu gabe agurtu genuen.
Igandea lo gehiago eginda hasi genuen, baina galbana ez zigun inork
kentzen. ULBra hurbildu eta zapatuan bezala, bakoitza bere saltsara.
Pertsonalki, Mozillako hitzaldiei ez nien kasu gehiegirik egin,
larunbatez lehenengo bi-hirutara joan nintzen eta aurreko
ekitaldietako diskurtso bera errepikatzen zela ikusita, bestelako urak
probatzeko aukera baliatu nuen.
Hala ere nik uste hitzaldiez gain, onena fakultateko pasiloetan
usaintzen zen anbientea zela. Networkinga. Honekin hitz egin, hura
ezagutu, bestea saludatu, ... infinitu aukera dituzu, era guztietako
proiektuak baitaude eta ingelesez hitz egiteko zama gainetik kenduz
gero proiektuen arduradun nagusiekin bertatik bertara hitz egin
dezakezu.
Inpresioak: ze txikiak garen munduaren aurrean. Galderak: nolatan ez
zegoen euskaldun gehiago gu lauroz gain? Sentsazioak: bueltatu beharra
dago.
Holaxe gutxi gorabehera, neka-neka eginda eta zaku-patatak bezela
kasik, S71 autobusa hartu, Gare Cèntralen trenera igo, aireporturako
bidea hartu eta Loiura berriz ere.
Asteburu diferente bat, FOSDEM.
Julen.
[1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2006-February/000975.html
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago