[Librezale] eu.wordpress.org

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Iga, Ots 15, 22:00:06, CET 2009


*
wordpress komunitate euskalduna* eratzen, antolatzen, mugitzen

wordpress erabiltzen dugun blogari eta garatzaileak asko gara, gero eta
gehiago. Baita euskaraz ere.

wordpress softwarea aurrera doa, gero eta tresna hobea, eraginkorragoa, gero
eta plugin, itxura eta aukera gehiago. Itsaso zabala bihurtzen ari da
wordpress.

Komunitate bat izan gintezkeen, baina ez dakit garen. Kontua da gero eta
gehiagok badarabilela, eta euskaratu, eta frogatu, eta aldatu.... baina beti
daude kezkak, dudak, galderak... foro bat erabilgarri da, baina batzutan
aurrez aurre egitea ere ez da txarto egoten.

Mailaketa ere ezberdina da. Batzuk blogari hasi barriak, batzuk edukiak
motibatuta, beste batzuk garatzaileak, beste batzuk lokalizazioan aditu....
wordpress erabiltzaileon perfila ere oso anitza da, zorionez.

eu.wordpress.org martxan jartzeko, eta gure komunitatetxoa lantzen joateko,
wordcamp euskaldun bat egitea proposatzen dizuet.

*wordpress garage bat*. Nik lokala eta antolaketa jartzeko prest nago,
Larrabetzuko wifidun garage/txoko batean. Beheko sua, sarea, jatekoak eta
edatekoak.... larrabetzuarron kontu. Gure herrian bagara batzuk
interesatuak, herri mailakoa egitekotan ginen... jendea gonbidatuz, baina
aukeran nahiago euskarazko wordpress komunitatea eratzeko baliatzea.

Zelan ikusten duzue?

Bidenabar, puntu bat izan daiteke eu.wordpress.org mugitzen hasten joateko,
forma emateko, gaiak lantzeko... ezta? Beste eztabaida askotarako be eman
dezake....

tira.... lehen proposamena da hau. Gero gerokoak!

ptx
-- 
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20090215/c29d4065/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago