[Librezale] Semaforoen diseinua

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Abe 31, 20:42:55, CET 2009


assar(e)k dio:
> > Aupa.
> >
> > Urteko azken eguna aprobetxatuta, semaforo batzuk prestatu ditut eta
> > proba gisa txertatu taula batean, nola geratzen diren ikusteko.
> >
> > Semaforoak:
> > http://img683.imageshack.us/img683/8328/semaforoak.png
> >
> > Esaidazue zer iruditzen zaizuen dena: semaforoen diseinua, taularena...
> > Ez egin kasu edukiei, ausaz sartu ditut.
> >
> > Horrez gain, proiektu bakoitzaren orrian eskuinean proiektu guztien
> > zerrenda erakutsiko lukeen taula bat sartzea bururatu zait.
> >
> > Proiektuak:
> > http://img199.imageshack.us/img199/3528/proiektuak.png
> >
> > Ea zer deritzozuen.

Niri, egindako proposamena bikain iruditzen zait. Proiektuen zerrenda
txantiloi banatu batean egongo zela ulertzen dut eta zerrenda hori
proiektu bakoitzaren xehetasun orrialdean bakarrik (edo batez ere)
erabiltzeko ulertzen dut. Hala bada, ez daukat ezertxo ere gehitzeko edo
aldatzeko!

Semaforoen irudia ondo dago, baina ziur nago hemen dabiltzan artistek
irudi oraindik ederragoa egiteko gai izango direla  :-)

Eskerrik asko Asier egite ari zaren lan bikainagatik.

> >
> >
> > Ondo paseu gabon gaba, gitxi gasteu eta ez eran larrei.

Berdin! Datorren urterarte!

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago