[Librezale] Wikiaren itxura aldatzea

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Abe 21, 23:26:09, CET 2009


assar-(e)k idatzi zuen:
> al., 2009.eko aberen 21a 21:41(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>> Kaixo,
>>
>> Jadanik sortu dut wikirako skin berria Ibairen lanean oinarrituta. Ia
>> dena dago, bilaketen kutxa falta zait bakarrik. Oraindik ez dakit oso
>> ondo nola egin bilaketarena, zuzenean MediaWikiren aukera erabili ala
>> Google Search erabili (badaude hori egiteko moduak). Zein aukera
>> litzateke egokiena? Ibaik zirriborroan bilaketarako bi aukera jarri
>> zituen: wikian eta foroetan. Momentuz ez dakit nola sartu wikitik
>> foroetan ere bilaketa egiteko aukera. Begiratu egin behar dut.
>>
>> Hori pentsatu bitartean, skin hori probatu nahi nuke zuzenean
>> Librezaleren wikian. Baina hori egin baino lehen, uste dut zerbitzarian
>> dagoen MW bertsioa eguneratu egin beharko litzatekeela. Nola egin behar
>> da hori?
>>
>>
>
> Gauza bat ahaztu zait esatea: parte hartzeko aukerarako botoian zein
> esaldi jarri behar dugun erabaki behar da. Momentuz hauek daude:
>
>     * Gurekin parte hartu nahi duzu?
>     * Gurekin aritu nahi duzu?
>     * Parte hartu!
>     * Gurekin parte hartu!
>     * Zatoz gurekin!
>     * Eta zuk zergatik ez?
>     * Parte hartu nahi duzu? ?
>     * Lagundu nahi duzu?
>
>
> "Parte hartu nahi duzu?" aukerak boto bat dauka, Julenena. Besteok zer
> diozue?

Esaldi egokia aukeratzeko tresna hau erabiltzea proposatzen dut:
https://labs.riseup.net/decider/issue/view/iwahvaethaefohrahmah

Aukerak egin, zuen IZENA JARRI eta "vote!" botoia sakatu. Kitto!

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago