[Librezale] WordPress 2.9

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Abe 21, 15:21:06, CET 2009


or., 2009.eko aberen 18a 11:09(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> Faltako dena, eta inportanteena nik uste, ezer kaleratu aurretik WP
> instalazio batean lokalizazioa probatu eta akatsak konpontzea da.
>
> POT fitxategia berrituko balute, saiatuko naiz asteburuan gure POa
> txantiloi berrira eguneratzen.

Zapatuan kaleratu zuten 2.9a eta atzo bertan eguneratu nuen itzulpena 
behin betiko POT txantiloira eta falta diren kateak osatzearekin batera 
instalazio lokalean hainbat akats zuzendu ditut.

Horrekin batera, dena ondo zebilela ziurtatuta, eu.wordpress.org-eko 
eguneraketa egin dut, beraz dagoeneko prest dago bertatik deskargatzeko 
euskarazko WordPress 2.9a[1].

Albiste bana utzi dut eu.wordpress.org-eko blogean[2] eta baita 
Librezaleko foroan[3] ere.

Julen.

[1] http://eu.wordpress.org/wordpress-2.9-eu.zip
[2] http://eu.wordpress.org/2009/12/21/wordpress-2-9-kalean-da/
[3] http://www.librezale.org/foroa/viewtopic.php?id=1858



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago