[Librezale] Webgune berria
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Ast, Abe 17, 19:44:52, CET 2009
az., 2009.eko aberen 16a 17:30(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Julen-(e)k idatzi zuen:
>
>> Ez dakit nik aipatutakoak gaizki ulertu dizkidaten (ez dugula ezer
>> definitiborik, gure proiektuetatik haratago doan softwarea biltzeko
>> *azpiegitura* izango genukeela, gusto handiz hartuko genituzkeela
>> ekarpenak webgune berrian eta kolaboraziorako ateak zabalik dauzkagula),
>> baina hauxe da hitzez hitz esan didatena:
>>
>> - oker ez bagaude zuek bakarrik soft librearen bitegia egingo duzue ezta?
>> - hala bada biak manten daitezke bat guztiarekin eta bestea librearekin
>> - dena den lankidetzan aritzea interesgarria iruditzen zaigu
>> - lehen ideia hau da: guk eguneratzen duguna zuek RSS bitartez jasotzea
>> eta alderantziz
>>
>> Hau ikusita, ze iritzi?
>>
> Beraien katalogoan euskaraz dagoen software guzti-guztia sailkatzen dute
> (Adobe Acrobar, Microsoft Office, eta abar barne) beraz, guk katalogoan
> sartu nahi ditugunak baino eduki gehiago mantentzen dituzte. Ze guk ez
> dugu software librea ez den proiekturik katalogoan sartu eta mantendu
> nahi, ala bai?
>
Niretzat Librezale=software librea.
> RSS bati buruz diotena esateagatik da ala badute software bat gehitu edo
> eguneratzen duten bakoitzean horrelako informazioa ematen duen RSSrik?
>
> Nik semaforoen kontua egitea proposatzen dut, lehenik eta behin guk
> euskaratzen ditugun programekin. Eta elkarrizketaren emaitzen arabera,
> software gehiago sartuko dugu ala ez.
>
Nik ere momentuz Librezaleren proiektuekin egingo nuke katalogoa.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago