[Librezale] Webgune berria
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Al, Abe 14, 21:41:44, CET 2009
al., 2009.eko aberen 14a 19:28(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>
>> Zer egin behar da Wordpress instalatzeko eta erabiltzen hasteko? Agian
>> jadanik has gaitezke probatzen nola sor dezakegun theme bat Ibairen
>> diseinuan oinarrituta (hori da egin behar dena, ezta?).
>>
> Adi baina, itxuraren zati handiena MWk definituko du beraz horrek
> mugatuko du WPren gainean egin beharrekoa.
>
Softcatalà-ren kasuan (Drupal eta MW erabiltzen dute), kodea ikusita, ez
dakit oso ondo nola integratu dituzten biak. Haiek bidaliko digutena
ikusi beharko da...
Mozilla Hispanoren kasuan (WP eta MW erabiltzen dute), iruditzen zait
webgune osoaren oinarria WP dela eta horko orri batzuetan MW txertatu
dutela nolabait.
Wordpress erabiliko dugunez, zalantza daukat balioko ote digun
Softcatalà-koena.
> Itxura bat lantzekotan, beraz, nik momentuz itxura "moztu" edo
> "anputatu" bat egingo nuke, behar dugun oinarrizkoenera mugatuz, blogeko
> bidalketak bistaratzera, alegia.
>
> Librezalen WP instalatzeko behintzat onena sysadminak zuzenean egitea.
> Oker ez banago gainera librezaleko MySQL datu-basean zabor ugari dago
> eta hori garbitzeko aprobetxa daiteke okasioa. Bide batez MWren bertsioa
> eguneratzea ere ez legoke gaizki (eta foroa!).
>
> Lana lokalean erosoago egingo duzu.
>
"Lana lokalean"? Hau ez dut harrapatu...
> Bide batez, halako eginkizunetarako nik uste komeni dela atazak ondo
> banatzea (lan potoloenerako bai behintzat) bikoiztutako lanak saihesteko.
>
Txopik dioen IssueTracker hori instalatzea zer? Ez dakit ez ote den
gehiegizkoa. Nik taula batekin ("Ataza", "Arduraduna" eta "Egoera")
nahikoa daukat. Hala ere, IssueTracker interesgarria izan daiteke beste
proiektu batzuetarako.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago