[Librezale] Fororako itxura berria
joseba
joseba a bildua euskalerria.org
Al, Abe 14, 12:21:30, CET 2009
Itzela! 10 egun liatuta egon ondoren posta begiratu eta librezaleko
milaka mezu, eta gainera lan dotore-dotorea aurkeztuz... gora zuek.
Basurdearen ordez, hainbati inurriaren irudia dagokie (eta beste batzuoi
txirritarena ;-))
Asko gustatu zait, benetan.
Joseba.
Jatorrizko mezua: ig., 2009-12-13 17:35 +0100, egilea: Ibai Oihanguren
> Kalera irteteko gogo gutxi eta...
> Gaur ere, bertsolari txapelketa ikusi bitartean, pentsatutako diseinua
> aurrera eraman daitekeen probatzen nabil. HTML bat sortu dut eta bide
> batez gehienezko 1000px-eko neurria jarri diot (diseinuak zabalegiak
> ziren): http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/
>
> Firefoxen perfekto ikusten da, eta Operan ere bai. Explorerrean
> transparentziak ez dira ikusten... baina bestela nahiko ondo.
>
> Parte hartzeko lotura menuan jarri dut. Menuan Sarrera jartzearena, nik
> uste "estandarra" bezala dela. Ez dakit, kendu daiteke, baina nik uste
> sarean asko ibiltzen ez direnentzat erabilterrazagoa dela horrela. Nire
> amak adibidez ez luke jakingo logoan klik eginda sarrerara zoazela. Eta
> Foroak ere hor utziko nituzke, menuak edozein lekutatik edozein lekutara
> joateko balio behar baitu, eta azalean foroetara lotura egon arren beste
> orrietatik sartzeko aukera egotea ona da.
>
> BECen zaudetenok, gozatu!
>
> Jatorrizko mezua: lr., 2009-12-12 22:45 +0100, egilea: assar
> > Joer, kristorena Ibai.
> >
> > http://wiki.librezale.org/images/3/3f/Foro-berria.png
> >
> > Eskerrak denbora gutxi daukazula, bestela ez dakit zer egiteko kapaz
> > izango zinatekeen.
> >
> > Nik gauzatxo bat besterik ez, nik aukeran "Gurekin parte hartu nahi
> > duzu?" botoia menuaren kutxaren barruan sartuko nuke, kutxa horren goian
> > eskuinean badago lekutxo bat, kutxa hori baita Librezaleren "lantokia"
> > edo ("Proiektuak", "Lan-tresnak" etab. hor daude denak).
> >
> > Baina beno, hori gustu kontuak dira. Zer iruditzen?
> >
> > Asier.
> > _______________________________________________
> > Librezale mailing list
> > Librezale a bildua librezale.org
> > http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago