[Librezale] Fororako itxura berria

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Al, Abe 14, 07:52:06, CET 2009


13/12/2009 22:33(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> ig., 2009.eko aberen 13a 17:35(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>    
>> Kalera irteteko gogo gutxi eta...
>> Gaur ere, bertsolari txapelketa ikusi bitartean, pentsatutako diseinua
>> aurrera eraman daitekeen probatzen nabil. HTML bat sortu dut eta bide
>> batez gehienezko 1000px-eko neurria jarri diot (diseinuak zabalegiak
>> ziren): http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/
>>
>>
>>      
> Ikaragarria!
>
>    
>> Parte hartzeko lotura menuan jarri dut. Menuan Sarrera jartzearena, nik
>> uste "estandarra" bezala dela. Ez dakit, kendu daiteke, baina nik uste
>> sarean asko ibiltzen ez direnentzat erabilterrazagoa dela horrela. Nire
>> amak adibidez ez luke jakingo logoan klik eginda sarrerara zoazela. Eta
>> Foroak ere hor utziko nituzke, menuak edozein lekutatik edozein lekutara
>> joateko balio behar baitu, eta azalean foroetara lotura egon arren beste
>> orrietatik sartzeko aukera egotea ona da.
>>
>>      
> Ondo, ondo, atzo hobeto pentsatuta horrela hobeto dela uste dut.
>
> Beste inork ez dauka esateko ezer proposamen honen inguruan?
>    
Hain lan txukunari begira aho zabalik txundituta mirezmenez begira 
nagoela ezin ezer ahozkatu. :-X

> Asier.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
>    





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago