[Librezale] Webgune berria
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Abe 13, 22:42:03, CET 2009
assar(e)k dio:
> Julen(e)k dio:
>> az., 2009.eko aberen 09a 23:21(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>>
>>> Baina Ibaik badio ez duela joomla gomendatzen ziur pisuzko arrazoiak
>>> dituela, ni azal azaletik erabili baitut.
>>>
>> Nik ere Joomla erabili nuen proiektu baterako eta konplikatuegia iruditu
>> zitzaidan eta behar ez ditugun gauza gehiegi ditu. Egia aitortze aldera:
>> gorrotatzera iritsi nintzen.
>
> Bale ba, Joomla ez da zuen gustokoa (Ibai eta Julen). Orduan, Drupal eta
> Wordpress artean utziko dugu aukeraketa? Nik ez dut Drupal ezagutzen,
> beraz beste norbaitek aukeratu beharko du. Gauzatxo bat bai esan nahiko
> nukeela, Wordpressen lokalizazioa Librezalek mantentzen duela eta alde
> horretatik koherenteagoa izango litzatekeela hori erabiltzea. Gainera,
> WP euskeraz dago, eta Drupal ez [1]. Hala ere, nik ez daukat
> preferentzia berezirik, eta aurreko eztabaidan esan ditugun gauzak
> egiteko bietatik zein den hobea jakin beharko genuke.
>
> Webgunean agertzen diren gauza batzuk eguneratzen hasiko naiz (beno,
> zuzenean ez, wikian utziko ditut gero berrerabiltzeko): hasieran aipatu
> nituen "itzulpenak nola egin" eta "lan-tresnak".
>
> Ba al dauka inork beste iradokizunik honen inguruan?
Nik Drupal ez dut gehiegi ezagutzen baina oso boteretsua ei da. Datozen
hilabeteetan pizkat ikasi nahi dut software honen inguruan. Webgunean
sartu nahi ditugunak ikusita, nire zalantzak ditut WordPress nahiko
izango ote den... Baina Drupal euskaratu gabe dagoenez, gure beharrak
hobekien betetzen dituena WordPress dela uste dut.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago