[Librezale] Webgune berria

assar asarasua a bildua telefonica.net
Lar, Abe 12, 15:39:26, CET 2009


Ibai Oihanguren(e)k dio:
> Eta hauek erantzun ondoren beste kontu batzuk:
>
> - Diseinuan asko sartu baino lehen definitu beharko litzateke ze atal eta ze orri edukiko dituen
> webguneak. Gutxi gora-beherako ideia bat. Gero agian egingo dut orri batzutarako horrelako zerbait,
> ea zer iruditzen zaizuen.
>
>   
Ba nik hor nire proposamenean agertzen diren atalak (orriak hobe esanda) 
nituen buruan.
- Zer da Librezale? -> Atal honetan sartuko nituzke wikiko "Librezale" 
kutxan agertzen direnak, alegia "LibreZaleFilosofia", "Zergatik Software 
Librea", "Asanbladak", etab. -> Librezalek "elkarte" gisa duen 
jardueraren biltegia izango litzateke.
- Lan-tresnak -> Hemen sartuko nituzke lokalizazioak egiteko aplikazioen 
azalpena eta nola funtzionatzen duten (poEdit, Pootle, etab.), hiztegiak 
eta itzulpen-memoriak non eta nola kontsultatu daitezkeen, 
estilo-liburua, eta euskarazko lokalizazioen inguruan (ez soilik 
lokalizazioak egiten) lanean ari diren eragileen azalpen laburra 
(Librezale, EuskalGNU, UEU, Eusko Jaurlaritza, agian Elhuyar...), 
jendeak jakin dezan nora jo honetan lanean hasi nahi badu. Orain 
webguneko "Baliabideak" atalean dagoena eguneratzea izango litzateke 
gehien bat.
- Lokalizazio-gida (edo "itzulpenak nola egin") -> Lokalizazioaren 
prozesua nola jarraitu behar den azaltzen duen atala. Orain webguneko 
"Itzulpenak nola egin" eta wikiko "Lokalizazioa" atalean dagoena 
bateratzea eta eguneratzea izango litzateke.

- Gero, "Proiektuak" ez dut jarri, nire proposamenean proiektuetarako 
sarbidea goiko menuaren kutxan dauden botoien eta "Gehiago.." botoiaren 
bidez izango litzateke.

- Aplikazio bakoitzerako orri bat sortuko genuke wikian eta eskuineko 
zutabean ("Erabili software librea") agertzen diren azalpen laburretatik 
sartuko ginateke orri horietara. Egiteko geratzen da nola txertatu 
UEUren softkat-en balizko integrazioa zutabe horretan.
> - Horrekin lotuta, menuan atalak jartzerakoan. Nire hasierako diseinuan hauek zeuden: Proiektuak,
> Wikia, Pootle eta Foroak (eta gero Mozilla eta Wordpressera loturak).
> Asierren diseinuan hauek daude: Zer da Librezale?, Wikia, Pootle, Lan-tresnak eta Lokalizazio-gida.
>
> Gero pentsatu dut, Wikia izango da ia web guztia, beraz, zergatik jarri menuan? Softcatalàkoek ere ez
> daukate. Ez dut uste garrantzitsua denik.
>   
Ados horrekin. Ez dut beharrezkoa ikusten wikia jartzea, soilik webgunea 
kudeatzeko erabiltzen badugu. Hala ere, beste zerbaitetarako erabiltzeko 
asmoa badaukagu (orain "Kamiseta", "Migrazioa" edo 
lokalizazio-proiektuetako zuzenketa-iradokizunak kudeatzea bezalako 
gauzetarako darabilgu), orduan beste lekuren batetik eduki beharko 
genuke wikirako sarrera.
> Zer da Librezale? ere ez nuke hor jarriko, SCren webean begiratuz, gustatu zait eurak duten lotura-sorta
> bat: Qui som | Contacte | RSS | Ajuda.
> Era berean jarri dut menuaren gainean: Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa (laguntza ez dugu behar ezta?)
>   
Ados.
> Eta menuan zer egon behar den ez dakit, baina hau behintzat bai: Sarrera, Pootle, Foroa (Lan-tresnak ez dakit
> zehazki zer den...) eta Lokalizazio-gida ere agian bai. Eta hortik aparte Proiektuak. Mozilla, Wordpress eta
> Gehiago... ikonoen gainean "Proiektuak:" testua jarri dut. Gero igoko dut menuarena wikira.
>
>   
Nik "Sarrera" ez dut beharrezkoa ikusten, gaur egun uste dut argi samar 
dagoela goiko ezkerreko logoan sakatuta webgunearen hasierako orrira 
zoazela.

Foroetara sartzeko, "Foroko azken mezuak" atalaren azpian "Sartu forora" 
botoia jartzea pentsatuta neukan, baina goiko menuan ere ez dit molestatzen.

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago