[Librezale] Webgune berria

Julen julenx a bildua gmail.com
Lar, Abe 12, 11:09:09, CET 2009


lr., 2009.eko aberen 12a 00:17(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> Ibai Oihanguren(e)k dio:
>> Basurdearekin proba egin dut, eta wikira igo. Gainera ".org"a gehitu
>> dut. Julenen diseinuan ikusi ostean gogoratu naiz ".org"a logoan
>> jartzeko asmoa zegoela (ezta?).
>> Zuek esango duzue.
> Ups, justu nik ere oraintxe igo dut beste proposamen bat, zure diseinuan
> oinarrituta.
>
> Hor dago, wikian.

Jode, ze nahi duzue esatea, biak ala biak ikusgarriak dira! Lan bikainak 
inondik ere, zorionak!

Komentario orokor batzuk:
- Faltan botatzen dut gurekin parte hartzeko egiteko gonbit zuzenagoa. 
Softcatalàn garbi jartzen dute "Voleu col·laborar amb nosaltres?".
Uste dut webgune berriak funtzional eta sozialagoa izateaz gainera, 
jendea proiektura erakartzeko balio behar duela eta hori baliatu behar 
dugula.
- Bilaketarako aukerarik egongo da? SCan foroan, wikian edota bietan 
bilaketak egiteko aukera ematen da. Azken hau Google bilaketa baten 
bitartez burutzen dute.
- UEUtik jasotzen dugun erantzunaren arabera katalogoa txertatu behar 
litzateke. Honekin batera, gehien jeitsitakoenen zerrenda nahi dugun edo 
ez aztertu behar litzateke.
- Wikiaren itxura moldatzearekin batera foroa ere diseinuan integratzea 
ondo legoke. Aurretik lan hau Ibonek egin zuen, eta pentsatzen dut ez 
dela aparteko lana.
Pootleren (berriaren) diseinua ere molda daiteke. Detaile gutxi batzuk 
aldatuta gune osoaren itxuran eragina duten elementuak molda daitezke.

Logoaren inguruan, zer esan:
- Ibairen tipografia gehiago gustatzen zait; Verdana logo batean... ba 
ez dut ikusten. Pentsatzen dut hau horrela geratu zaizula Asier, Ibaien 
letra-tipoa ez daukazulako.
- Basurdeak indar gehiago transmititzen du nire ustez, eta bere lau 
hankak ikusita grazia ere egiten dit.
- Garbi geratu zen logoak weberako eta bestelakoetarako (kamiseta, 
pegatak, ...) balio behar zuela. Osoitzek esan zuenarekin bat eginez, 
nik gustorago jantziko nuke basurdea duen kamiseta.
- Animaliaren irudia bere horretan erabiltzeko (Asierren irudian 
"Gehiago..." jartzen duen tokian, adibidez), gorputzaren barruan .org 
jarrita zer moduz geratuko litzateke?

Ea ba, pixkanaka bagoazela aurrera!
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago