[Librezale] Webgune berria
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Or, Abe 11, 23:59:18, CET 2009
Basurdearekin proba egin dut, eta wikira igo. Gainera ".org"a gehitu
dut. Julenen diseinuan ikusi ostean gogoratu naiz ".org"a logoan
jartzeko asmoa zegoela (ezta?).
Zuek esango duzue.
Ondo izan,
Ibai.
Jatorrizko mezua: or., 2009-12-11 19:16 +0100, egilea: Ibai Oihanguren
> Jatorrizko mezua: or., 2009-12-11 16:14 +0100, egilea: assar
> > Ibai Oihanguren(e)k dio:
> > > Jatorrizko mezua: or., 2009-12-11 09:14 +0100, egilea: Julen
> > >
> > >> Tira, ni ere egun aspertu batean GIMPekin jolasean hasi nintzen eta lau
> > >> txorakeria egin nituen. Wikian dago bestelakoekin batera.
> > >>
> > >> Ibai, zurea gustatzen zait.
> > >> Ni ez naiz logoaren diseinuan sartuko, eta ikusita zuk gauza hoietan
> > >> esku fina duzula ideiaren bat emateko besterik ez dut igo wikira.
> > >>
> > >>
> > >
> > > Aupa,
> > >
> > > basurdea berez gehiago gustatzen zitzaidan logorako, baina enuen ezer
> > > txukunik lortzen. Zurerako erabili duzun SVGarekin agian beste proba bat
> > > egingo dut.
> > >
> > Oso gustoko dut zure diseinua. Mozillaren webguneen diseinu berriaren
> > usaina hartzen diot, eta horiek oso onak iruditzen zaizkit.
> >
> > Bitxoari dagokionez, ni basurdearen aldekoa nintzen, baina asko gustatu
> > zait enararekin egin duzuna. Nire botoa horren aldekoa da orain.
> >
> > Bidaliko didazu SVGa mesedez, ea asteburuan ideiaren bat okurritzen zaidan.
> >
> > Asier.
>
> Bidali dizut SVGa. Basurdearekin estilo berdinean logoa sortzen saiatuko
> naiz ea ondo gelditzen den. Eta bai, Mozillaren weben estiloko zerbait
> egin nahi nuen. Hasieran kopia kutre batzuk irten zitzaizkidan baina
> poliki-poliki itxura ona hartu zuen.
>
> Arazoa agian izango da Wordpressera eta WikiMediara diseinu hori
> pasatzea, agian gauza batzuk ez dira berdin geldituko, baina gehiena
> egingarria dela uste dut.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago