[Librezale] Webgune berria

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Abe 11, 09:08:14, CET 2009


og., 2009.eko aberen 10a 23:52(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> Jatorrizko mezua: og., 2009-12-10 23:40 +0100, egilea: assar
>> Julen(e)k dio:
>>> az., 2009.eko aberen 09a 23:21(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>>>
>>>> Baina Ibaik badio ez duela joomla gomendatzen ziur pisuzko arrazoiak
>>>> dituela, ni azal azaletik erabili baitut.
>>>>
>>>
>>> Nik ere Joomla erabili nuen proiektu baterako eta konplikatuegia iruditu
>>> zitzaidan eta behar ez ditugun gauza gehiegi ditu. Egia aitortze aldera:
>>> gorrotatzera iritsi nintzen.
>>
>> Bale ba, Joomla ez da zuen gustokoa (Ibai eta Julen). Orduan, Drupal eta
>> Wordpress artean utziko dugu aukeraketa? Nik ez dut Drupal ezagutzen,
>> beraz beste norbaitek aukeratu beharko du. Gauzatxo bat bai esan nahiko
>> nukeela, Wordpressen lokalizazioa Librezalek mantentzen duela eta alde
>> horretatik koherenteagoa izango litzatekeela hori erabiltzea. Gainera,
>> WP euskeraz dago, eta Drupal ez [1]. Hala ere, nik ez daukat
>> preferentzia berezirik, eta aurreko eztabaidan esan ditugun gauzak
>> egiteko bietatik zein den hobea jakin beharko genuke.
>>
>
> Kontua da, Wordpressek eskaintzen dizkigu behar ditugun aukerak? Ez dut
> ia Wordpress erabili, baina blogetatik aparte beste webetarako ez al da
> oso motz gelditzen? Wordpress erabili duen norbaitek hori argitzerik
> bai?

Pieza nagusi gisa wikia hartzen badugu, bai, nahikoa da WordPress 
azaleko albisteentzat.

Bestetik, atzo Softcatalàko Tonirekin hizketan egon nintzen eta hark ere 
WordPress erabiltzea gomendatu zidan, Drupalek behar ez ditugun gauza 
gehiegi izan baititzake.
Beti daude WP baino gauza sinpleagoak, baina Asierrek dion moduan WP guk 
lokalizatzen dugunez, ondo dago hori erabiltzea.

Nik WPra joko nuke beraz.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago