[Librezale] Webgunearen eguneratzea Re: Fwd: Premios Buber Sariak

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Abe 3, 01:29:58, CET 2009


Julen-(e)k idatzi zuen:
> ar., 2009.eko aberen 01a 22:49(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>> Julen(e)k dio:
>>> Portzierto, webgunea aspalditik berritzeko daukagula jakinda eta ematen
>>> diogun arreta eskasa ikusita, harritzen nau gu aukeratu izana
>>> finalisten
>>> artean.
>>>
>>
>> Ni prest nago sartuta nagoen beste gauzak aldi batez uzteko eta webgunea
>> eraberritzen lan egiteko. Proposatu zen wikiaren aukera (SoftCatalárena)
>> ez zait gaizki iruditzen, hori ondo dago proiektuen kudeaketa denon
>> artean eramateko, orain arte egin den bezala baina itxura aldatuta eta
>> hobeto antolatuta.
>
> Baita ni ere; aurreko saiakeretan hitzak bai baina ekintzen faltan izan
> gara, askotan pasa izan zaigun bezela. Uste dut denok gaudela ados
> webgune berria behar/nahi dugula, baina ekintzarik gabe ez goaz inora.
>
> Proposatzen dudana (Eubakoaren ildotik gutxi gorabehera):
> - Honetan lan egin nahi dutenekin lantalde bat osatzea
> - Lantaldeak webguneak izan behar lituzkeen ezaugarriak zehaztea
> - Posta-zerrendan aurkeztea eta oniritzia jasotzea (ezingo da %100ekoa
> izan, inoiz ez baitugu bukatuko bestela; zirt edo zart egin behar bada
> lantaldeak egin dezala)
> - Lantaldeak webgunearen inplementazioa lantzea eta probarako gune bat
> martxan jartzea
> - Probarako gunea posta-zerrendan aurkeztea eta jendearen feedback-aren
> arabera azken ukituak ematea
> - Webgune berria publiko egitea

Plan bikaina iruditzen zait.

>
>> Hala ere, beste zerbait ere beharko genuke wikiarekin egin ezin
>> daitezkeen gauzak egiteko. Ez dakit, adibidez Twitter-eko mezuak
>> erakustea azalean, inoiz komentatu den planet-a, etiketa-zopak... Hori
>> egiteko CMS bat erabili beharko litzatekeela uste dut, baina ez dakit
>> hori egin daitekeenik...
>
> Printzipioz zerbitzarian PHP + MySQL euskarria daukagu, gauza
> horietarako arazorik ez beraz.
>
>> Softcalá-k eta Mozilla Hispanok Drupal erabiltzen dute. Instalatu al
>> daiteke hori Librezalek erabiltzen duen zerbitzarian?
>
> Mozilla Hispanok WordPress erabiltzen du :P
> Software horiek PHP + MySQL binomioaren gainean daude eginak, beraz
> arazorik ez.
>
>> Beste inor animatzen da nirekin batera horrtean lan egitera?
>
> Ni bai.
>
> (Ibai, zuk honetarako gogorik bai? Benga, gusto oneko norbait ez da
> batere gaizki etorriko... eta eskarmentua ez zaizu falta :P)

Ni ere animatzen naiz, baina dedikazio gutxi izan dezakedanez, planet
delakoaren inguruan ikertzen arduratzera proposatzen naiz (orain dela urte
bat Euban hori egingo nuela esan bait nuen). Lehenik eta bein CMS nagusia
zein den erabaki beharko genukela uste dut, MediaWiki, WordPress, Drupal
eta ez dakit zenbat gauza orrialde berdinean nahazteak ez bait du
zentzurik.

Julenek proposatu bezala lehenik eta behin webgunearen ezaugarriak edo
funtzionalitateak adosten baditugu, gero zein edo zeintzu CMS erabili
erabaki ahal izango dugu. Hala ere, software bakoitzarekin zer egin
daitekeen jakitea ere oso baliogarria da, adosten ditugun
funtzionalitateak errezak, zailak ala ezinezkoak diren jakiteko.

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago