[Librezale] nickdutnik bihar gauean
    Julen 
    julenx a bildua gmail.com
       
    As, Abe  1, 20:14:55, CET 2009
    
    
  
Aupa Librezale!
Irailean Joxek luzatutako eskariaren ildotik, kostata bada ere lortu 
dugu nickdutnik-eko lantaldearekin juntatu eta kamararen aurrean lau 
hitz egitea. Azkenean Mikel (Hey_neken) eta bioi egin ziguten 
elkarrizketa (Pi, bizi haiz?).
Gaur bertan abisatu digutenez, biharko saioan jarriko dute elkarrizketa. 
Badakizue, ETB3an gaueko 22:00tan.
Momentuan ikusi ezin duenak nickdutnik-en webgunean izango du saioa 
ikusteko moduan, gainontzeko saio guztien moduan.
Txintxo ibilli.
Julen.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago