[Librezale] Webgune berria

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 16, 22:34:18, CET 2009


az., 2009.eko aberen 16a 17:30(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Julen-(e)k idatzi zuen:
>> or., 2009.eko aberen 11a 09:20(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>> az., 2009.eko aberen 09a 12:51(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>>>
>>>> Nire partez, momentuz UEUkoen egoerataz enteratzen saiatuko naiz eta
>>>> gure balizko asmoen berri emango diet.
>>>> Egoki ikusten bada, Softcatalàko moldaketak eta bestelakoak eskuratzeaz
>>>> ere arduratuko naiz.
>>>
>>> Esan didate UEUkoaren berri asteartean emango didatela.
>>>
>>> Bestetik, Softcatalàkoek esan didatenez MediaWikiko txantiloiak
>>> pasatzeko ez daukate batere arazorik; bestelakoak pasatzeko ere
>>> printzipioz ez dute uste arazorik egongo denik baina taldean komentatu
>>> nahi dute aldez aurretik.
>>>
>>> Notizi gehiago dauzkadanean eguneratuko dut mezu hau.
>>
>> Ez dakit nik aipatutakoak gaizki ulertu dizkidaten (ez dugula ezer
>> definitiborik, gure proiektuetatik haratago doan softwarea biltzeko
>> *azpiegitura* izango genukeela, gusto handiz hartuko genituzkeela
>> ekarpenak webgune berrian eta kolaboraziorako ateak zabalik dauzkagula),
>> baina hauxe da hitzez hitz esan didatena:
>>
>> - oker ez bagaude zuek bakarrik soft librearen bitegia egingo duzue ezta?
>> - hala bada biak manten daitezke bat guztiarekin eta bestea librearekin
>> - dena den lankidetzan aritzea interesgarria iruditzen zaigu
>> - lehen ideia hau da: guk eguneratzen duguna zuek RSS bitartez jasotzea
>> eta alderantziz
>>
>> Hau ikusita, ze iritzi?
>
> Beraien katalogoan euskaraz dagoen software guzti-guztia sailkatzen dute
> (Adobe Acrobar, Microsoft Office, eta abar barne) beraz, guk katalogoan
> sartu nahi ditugunak baino eduki gehiago mantentzen dituzte. Ze guk ez
> dugu software librea ez den proiekturik katalogoan sartu eta mantendu
> nahi, ala bai?

Edonork ezbaian jar lezake, baina egitekotan euskaraz dagoen software 
librearena egingo nuke nik, batez ere Librezale horretan erreferentzia 
delako nolabait (faroa, akordatzen?).
Gainera software librea mantentzeak _nahikoa_ lana emango du.

> RSS bati buruz diotena esateagatik da ala badute software bat gehitu edo
> eguneratzen duten bakoitzean horrelako informazioa ematen duen RSSrik?

Proposamena da; nik dakidala gehitutako azken produktuen RSSa besterik 
ez daukate.

Kontua da librearena soilik egiten badugu, guk eskaini beharko 
genituzkeela medioak besteek gure informaziotik edateko eta ezinbestean 
lan errepikatua saihesteko. Alegia, 'librea soilik' bidea hartzen bada, 
beraiek eskain dezaketen datu-iturria alferrikakoa izango da.

Alderdi teknikoan, ez dut ikusten oso egoki RSS bat datuen trukerako. 
JSON dagoen tokian... halere detaileei buruz ondoen hitz egiteko modua 
gunearen garapena aurreratu ahala izango dugula uste dut.

> Nik semaforoen kontua egitea proposatzen dut, lehenik eta behin guk
> euskaratzen ditugun programekin. Eta elkarrizketaren emaitzen arabera,
> software gehiago sartuko dugu ala ez.

Bai, iritsiko da semaforoei argiak piztuko dizkiegun eguna :D

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago