[Librezale] Webgune berria

assar asarasua a bildua telefonica.net
Lar, Abe 12, 12:27:02, CET 2009


Julen(e)k dio:
> Komentario orokor batzuk:
> - Faltan botatzen dut gurekin parte hartzeko egiteko gonbit zuzenagoa. 
> Softcatalàn garbi jartzen dute "Voleu col·laborar amb nosaltres?".
> Uste dut webgune berriak funtzional eta sozialagoa izateaz gainera, 
> jendea proiektura erakartzeko balio behar duela eta hori baliatu behar 
> dugula.
> - Bilaketarako aukerarik egongo da? SCan foroan, wikian edota bietan 
> bilaketak egiteko aukera ematen da. Azken hau Google bilaketa baten 
> bitartez burutzen dute.
>   
Sartuko ditut.
> - UEUtik jasotzen dugun erantzunaren arabera katalogoa txertatu behar 
> litzateke. Honekin batera, gehien jeitsitakoenen zerrenda nahi dugun edo 
> ez aztertu behar litzateke.
>   
Bai, eta honekin lotuta semaforoen kontua ere pentsatu behar da.

Gehien jaitsitakoen zerrenda jakiteko modurik badaukagu? UEUko 
katalogoan beren zerbitzarietan gordetako aplikazioen deskargak bakarrik 
kontrolatzen dituzte, ezta? Ez dakit oso informatiboa den atal hau, 
urteak dira aplikazio berak ikusten ditudala zerrenda horretan: iTunes, 
eMule... Baina pentsatzeko moduko gauza da, bai.

> - Wikiaren itxura moldatzearekin batera foroa ere diseinuan integratzea 
> ondo legoke. Aurretik lan hau Ibonek egin zuen, eta pentsatzen dut ez 
> dela aparteko lana.
> Pootleren (berriaren) diseinua ere molda daiteke. Detaile gutxi batzuk 
> aldatuta gune osoaren itxuran eragina duten elementuak molda daitezke.
>   
Bai, horiek ere egin behar dira. Wikian apuntatuta utziko ditut, ez 
ahazteko.
> Logoaren inguruan, zer esan:
> - Ibairen tipografia gehiago gustatzen zait; Verdana logo batean... ba 
> ez dut ikusten. Pentsatzen dut hau horrela geratu zaizula Asier, Ibaien 
> letra-tipoa ez daukazulako.
>   
Bai, ez daukat, baina ez da Verdana, beste bat da (Verdana badaukat).
> - Basurdeak indar gehiago transmititzen du nire ustez, eta bere lau 
> hankak ikusita grazia ere egiten dit.
> - Garbi geratu zen logoak weberako eta bestelakoetarako (kamiseta, 
> pegatak, ...) balio behar zuela. Osoitzek esan zuenarekin bat eginez, 
> nik gustorago jantziko nuke basurdea duen kamiseta.
> - Animaliaren irudia bere horretan erabiltzeko (Asierren irudian 
> "Gehiago..." jartzen duen tokian, adibidez), gorputzaren barruan .org 
> jarrita zer moduz geratuko litzateke?
>   
Ondo da, basurdea. Ni txoriarekin gustorago sentitzen hasita nengoen, 
baina beno, ez dio axola. :D

Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago