[Librezale] Thunderbird 3 kalean da

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 9, 10:21:30, CET 2009


(Kopia zerrenda nagusira, denok jakinaren gainean egon gaitezen, barkatu 
bi aldiz jasotzen duzuenoi)

Azkenean, hainbeste denboraren ondoren gurekin da Thunderbird 3 
posta-bezero eraberritua, hobekuntza nabarmen eta ugarirekin.

Fazeta bidezko bilatzailea, bilaketa global berria, posta-kontuak 
gehitzeko morroi sinple eta azkarragoa, jarduera-kudeatzailea, 
hobetutako helbide-liburua, eta beste hainbat hobekuntza topa daitezke 
bertsio honetan.

Ezaugarri nabarmenenen zerrenda:
http://eu.www.mozillamessaging.com/eu/thunderbird/features/

Mozilla-hispanokoek laburpen luze-zabala egin dute bertsio berri honen 
inguruan (gazteleraz):
http://www.mozilla-hispano.org/thunderbird-3-el-regreso/

Bertsio-oharrak (ingelesez):
http://www.mozillamessaging.com/en-US/thunderbird/3.0/releasenotes/

Euskarazkoa deskargatzeko:
* Windows:
http://download.mozilla.org/?product=thunderbird-3.0&os=win&lang=eu
* OS X:
http://download.mozilla.org/?product=thunderbird-3.0&os=osx&lang=eu
* GNU/Linux:
http://download.mozilla.org/?product=thunderbird-3.0&os=linux&lang=eu

Edota:
http://www.mozillamessaging.com/en-US/thunderbird/all.html#eu

Pentsa liteke GNU/Linux banaketa ezagunenak laster hasiko direla bertsio 
berri honen paketeak eskaintzen, beraz adi eguneraketei.

Bertsio hau kaleratzearekin batera, mozillamessaging.com webguneko zati 
gehienak euskaraz ere topatuko dituzue.

Kontuan izan Thunderbird 3k mezuak indexatzen dituela bilaketa globalak 
eskaintzeko eta hasieran pausu honek denbora bat har dezakela.

Gozatu ba bertsio berria, beti bezala, euskaraz!
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago