[Librezale] Software librearen aldeko ituna
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Api 30, 10:18:30, CEST 2009
teketen-(e)k idatzi zuen:
> Nire iritzia ere kasu honetan pragmatismo aldetik joan daiteke gainera
> zenbait talde hacktivista honetan daudela ikusita, baina Txopirena ere
> arrazoizkoa da. Nire ustez Librezale taldearen iritzi ofizialez "ez
> iritzia"
> behar luke. Ikusita zailtasunak daudela iritzi kolektibo bat aurrera
> eramateko eta bakoitzak berea duela bakoitzak nahi duena egiteko
> askatasunaren barnean geldituko litzateke zer egin. Ekimenaren informazioa
> jaso da, eztabaidatu dugu, bakoitzak bere iritzia dauka, orain iritzi
> horren
> arabera eta Librezaleko eztabaidak egin dizkion ekarpenekin erabaki dezala
> zer egin.
Aipatzen duzun ekimenean parte hartu dut eta baita aurreko besteren
batetan ere:
https://listas.sindominio.net/pipermail/hacklab-leioa/2002-February/001119.html
Ketarik proposatzen duena ere ekimen interesgarria iruditzen zait.
Baina berriro esaten dut, software librearen aldeko ITUN hori desberdina
ikusten dut. Muga hori azaltzea zaila da eta seguraski bakoitzak muga hori
nahi duen lekuan jartzen du. Nik nirea ezarri dut eta zerrenda honetako
kideen artean nire iritzia azaltzen saiatu naiz, besterik gabe.
Librezaleok egokia ikusi ezean, ez dut uste erabaki bat hartu behar
dugunik ez ezer. Nire intentzioa behintzat ez zen inolaz ere hori.
Eta noski, bakoitzak pentsa dezala nahi duen bezala eta egin dezala nahi
duena. Inor erasotua edo sentitu bada (ausartegia omen naiz), parkamenak
eskatzen ditut nire intentzioa ez bait zen horrelako egoerarik sortzea.
Esan dezakedan bakarra, eraikitzailea izaten saiatu naizela da.
Demokrazia baten parte hartzen duten agenteen ustezko rolei eta benetako
rolei buruz, parlamentariei informazioa igortzearen eta parlamentariei
zerbait zinatzearen arteko desberdintasunaz, eta abar ez dut txapa gehiago
emango. Oraingoz behitzat :-)
Txopi.
Teketen: qTranslate zuk aipatu zenuela uste dut. Kasualitatez, bere .mo
fitxategia euskaratu izan bazenu bidaltzea eskertuko nizuke. Hautazkoa
dela ulertzen dut, baina norbaitek lana aurretik egin badu, lan hori
aprobetxatu nahi nuke.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago