[Librezale] Software librearen aldeko ituna
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
As, Api 21, 13:55:02, CEST 2009
gorka azkarate-(e)k idatzi zuen:
> Software librearen aldeko
> ituna<http://feedproxy.google.com/%7Er/sustatu/%7E3/Yrxyr9VJcQQ/1239703258>
> Sustatu<https://www.google.com/reader/view/feed/http%3A%2F%2Ffeeds2.feedburner.com%2Fsustatu>.com
> gunean Eneko
> Astigarragak utzitako mezua ikusi duzue? Badaezpada, hementxe doakizue:
>
> Software librearen aldeko ituna <http://www.freesoftwarepact.eu/> edo
> *"Free
> Software Pact Initiative"*, 2009ko ekainean ospatuko diren Hauteskunde
> Europarretara aurkeztuko diren hautagai politikoek Software librearen
> aldeko
> paktu edo ituna
> <http://www.freesoftwarepact.eu/post/The-Free-Software-Pact>sinatu
> dezaten kanpaina bat da. Ekimena
> Frantzian <http://www.candidats.fr/> , Belgikan
> <http://www.candidats.be/>eta
> Italian <http://www.softwarelibero.it/> hasi zen, baina Europa mailara
> zabaldu da eta helburua software librea balioztatzea eta hautagaien aldeko
> konpromisoa lortzea da.
Bai, irakurri dut horren berri pare bat lekutan eta niri pertsonalki ez
zait ekimen ona iruditzen. Ez dut Sustatun ezer esan nahi izan
(antisistema etiketa jarri eta kasurik egingo ez didatelako) baina nire
ustez kontu hori Lobby antzeko bat sortzea da.
Hau da, bankuek, multinazionalek eta abarrek intituzio demokratikoetan
presioa egiteko erabiltzen dituzten presio talde horietako bat eratzea.
Software askea IKT enpresaten gero eta hedatuago dago eta nolabait
esatearren ekimen honek ez nau harritzen. Baina Librezaleko talde bezala
ez dut positiboa ikusten. Eraginkorra izan daiteke? Seguraski bai, baina
ni benetako demokraziaren aldekoa naiz, eta sarearen autoerregulazioaren
aldekoa, ez indartsuenek joku demokratikoaren arauak apurtzearena. Azken
finean, ekimen horrek hori bait du helburu.
Software askearen aldekoa banaiz, bazar eredua gogoko badut eta
Librezaleren independentziaz arro banago, ez da software librea zabaltzeko
bide guztiak onartzen ditudalako. Niretzat software librea bidea da, ez
helmuga.
Gai horren kontura zerbait egitekotan, bere aurka aritzea izango zen.
Barrutik kritika gogor bat egirea, helburu on batek bitartekoak on egiten
ez dituela ozen aldarrikatzea. Baina beno, horretarako denborarik ere ez
daukat azkenaldian. Eta txarto ulertua izateko aukera asko dituen jarrera
da gainera.
Ez dakit idatzi dudanetik ezer argirik ulertu daitekeenik baina nik
behintzat bota dut bota behar nuena eta kitto.
Goraintziak guztioi,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago