[Librezale] WordPress foroa (Lehen: foro erabiltzaile debekatua)

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Api 11, 14:16:11, CEST 2009


Julen(e)k dio:
> 2009/4/10 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>:
>> Oker ez banago, WordPress-eko foro bat sortu behar dugu eta WPEU bloga
>> kendu. Administrari baten batek WordPress foroa sortu dezala mesedez
>> (moderatzailea ni neu izan naiteke baina lan hau egin nahi duen beste
>> norbat belago esan dezala) eta ni, egin beharreko beste aldaketak egiten
>> joango naiz.
> 
> Sortu dut foroa eta moderatzaile gisa gehitu zaitut.
> 
> Hemendik aurrerakoak zure kontu ;)
> 
> Julen.

Atzo saioa hasi nuen foroan nire kontua indarrean zegoela baieztatzeko,
eta gero WordPress foroa sortzea eskatu nuen. Orain konturatu berri naiz
edozer egiten saiatzen banaiz, PunBBk ohar hau botatzen didala:

=================================================================
Info

Foro honetan sartzea debekatuta duzu. Debekua ezarri duen
administratzaile edo moderatzaileak mezu hau utzi du:

Banned by Akismet

Mesedez, zalantzak foroko administratzaileri zuzendu: oelkoro a bildua gmail.com.
=================================================================

Atzo azaldu nuen bezala, ez dakit zergatik nagoen spamer bezala
sailkatua, baina banago. Administrariok zerbait gehiago egin behar
duzuela uste dut. Sentitzen dut lana ematea...

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago