[Librezale] UEUtik | 'software librea eta euskara' ikastaroa emateko laguntza

Iratxe Esnaola Arribillaga extari a bildua gmail.com
Ast, Ira 11, 11:55:55, CEST 2008


Aupa berriz be!

Honakoan ikastaro baten ingurukoak. UEUkoek Erandioko Euskara eta Gazteria
Sailetik 'Software librea eta Euskara' ikastaro teoriko-praktikoa emateko
jendea behar dute. Ikastaroa 15-35 urte bitarteko publikoarentzat izango da.
Ikastaroa emateagatik egingo diren ordainketaren ingurukoak beherago
azaltzen dira.

Hauxe da ikastaroaz esan didatena:


   - Ikastaroaren nondik norakoak: *edukiari* dagokionez ez dago zehaztuta,
   gure esku dago hein handi batean (beti ere software librea ezagutzera eman
   eta euskararekin uztartuz).
   - *Gazteei* zuzendurikoa da. Aipatu digutenez, aukera askeko kredituak
   emateko interesa ere badute, beraz unibertsitateko ikasleak daude
   hartzaileen artean.
   - Gutxienez 6 *matrikula* izan behar dira eta gehienez 14.
   - *10* ordukoa litzateke.
   - *Datak*: Azaroan, 4-11-18-25 (lau astearte dira).
   - *Ordutegia*: 18:30-21:00.

UEUren *ordainketa *kasu honetan honela da:

   - 50 ¤ eskola ordua.
   - Dietak: 0,20 ¤/km. eta bidesariak aparte.
   - Errenta atxikipena %15.


Inor animatzen bada, erantzun eta esango diot UEUkoari nola jarri zu[r]ekin
kontaktuan.
Eta librezaleko zerrendatik kanpokoren bat okurritzen bazaizue... ba bota
lasai!

Horixe zen.
Mila eskerrrrr,
ta ondo segi,
muxuak,
iRaTXe.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20080911/98fc78bb/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago