[Librezale] software librea ikastaroa euskaraz

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Al, Urr 13, 08:05:41, CEST 2008


Aupa!

  Arrasaten gazte bulegotik software librea euskaraz ikastaroa antolatu 
dugu. Ikastaroan software libreari lehen begirada eman nahi diotenei 
zuzendutako ikastaroa da. 8 Saio izango dira.

Lehenean software librea gainbegiratu eta Firefox ikusiko dugu.
Hurrengo bi saioetan openoffice.org izango dugu hizpide.
Laugarrenean gnu/linux instalazioa (ubuntu)
Azken lau saioak gnomeri gainbegitatua.

Argi dugu hain gai zabala ezin dela sakonki 8 saiotan jorratu, baina 
begiak ireki eta jendea animatzeko helburua beteko dugulakoan gaude.
Ikastarorako tresna gisa www.softwarelibrea.org bloga sortu dugu. Bertan 
eskuartean ditugun bi ekimenak aurkezten dira, ikastaroa eta 
administrazioan formatu irekien erabilera.

Posta zerrenda honetako gehienoi ikastaroa motz geratuko zaizuen arren, 
ingurukoak animatzera gonbidatzen zaituztet.

ondo ibili eta hobe izan!









Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago