[Librezale] software librera sartzeko asmotan

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Aza 18, 11:44:33, CET 2008


Aupa librezale!

 Debagoienean software librearen inguruan ematen ari garen pausotxoek 
bere fruituak ematen ari da.

+ administrazioan ematen ari garen pausoen berri datorren astean 
idatziko dut zabal.

+ "software libreari begirada" izeneko ikastaro xumea antolatu genuen 
Arrasateko gazte bulegotik eta horretan gabiltza....

+ Bailarako enpresa handieneko (bai, buruan duzun hori) kontseilu 
sozialaren bitartez zuzendaritzarekin (eta informatika sailarekin) 
bilera egiteko aukera zabaldu zaigu.

+ Bailarako komunikazio enpresa handieneko zuzendariak deitu dit 
ondorengo eskariarekin:
            * 12 edo 15 langileei software libreko formazio ikastaro bat 
eman nahi die.
            * GNU/linux sistema eragilera sarrera eta aplikazio nagusiei 
begirada
            *  ikastaroak ostiral goizez emango lirateke
            * Hobetuz bitartez lortutako dirulaguntzak erabiliko dira 
irakaslearentzat

- Inork ezagutzen ahal du norbait ikastaro hauek emateko prest egongo 
litzatekeenik?

Ostirala baino lehen behar da izena, dirulaguntzak lortu ahal izateko. 
Ea inor animatzerik daukazuen.....


ondo ibili eta hobe pasa!

Ander.


              






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago