[Librezale] Bug#470538: lists.debian.org: Request for a debian-l10n-basque mailing list

pi pi a bildua beobide.net
Ost, Mar 12, 00:16:33, CET 2008


Piarres Beobide-(e)k esan zuen:
> Package: lists.debian.org
> Severity: wishlist
> Tags: l10n
> 
> [...]

Hor iritxi zaizuen txapa hori nik (debian-i18n taldean adostu ondoren) irekitako debian-l10n-basque posta zerrendaren eskaria da.

Posta zerrenda horretan debian inguruko itzulpenak kudeatzeko asmoa dugu. Horretaz gain posta zerrenda hori izango da 
garatzaileek itzulpenak eskatzeko modua, horrela orain artean noizean behin ailatu diren mezu horiek (hemendik aurrera ugaritzen joango 
direnak) zerrenda honetatik kenduko lirateke.

Garen itzultzaile kopuru txikia ikusirik ere ez legoke gaizki hau interesgarri iruditzen zaion norbaitek bug-ean zerrenda bultzatzen 
duen iruzkin batenbat egingo balu, horretarako 470538 a bildua bugs.debian.org helbidera posta bat bidaliaz, hori bai ingelesez (inrok egin nahi 
eta arazorik balu esateko)


<SPAM>
Debian euskaratze Proiektuari buruz


2-3 itzultzaile gabiltza debian inguruko euskararako itzulpenak egiten, orain artean debian instalatzaile itzuli eta mantendu dugu eta 
orain debconf fitxategiak itzultzeko ahaleginean gaude. Hauek maila dexente batetara ailatzean debian deskribapenak (paketeen 
argibideetan agertzen diren testu laburrak) itzultzeko asmoa dugu oso erabilgarria izango bait litzake, oraintxe software instalazioa 
ezin da euskaraz egin nahiz interfazeak bai euskaraturik egon. 

Beraz eta norbaiti hauetako gauza batenbat edo debian inguruko edozein atal itzultzean interesik badu idatz diezadala.

</SPAM>


ala...
-- 
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20080312/a1910ed9/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago