[Librezale] Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruzko eztabaida eta proposamenak
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Mar 6, 20:39:45, CET 2008
On Sat, Feb 2, 2008 at 4:17 PM, Julen <julenx a bildua gmail.com> wrote:
> On Jan 18, 2008 1:28 PM, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
>
> > Gure foroetan jada aipatu badut ere[1], gai honek librezaletarrokin duen
> > erlazio zuzena dela eta, hemen ere berria zabalduko dut:
> >
> > Eusko Jaurlaritzak, software librea bere ordenagailu gehienetan
> > erabiltzeko nahikoa ez zela esan zuenean hika-mika galanta sortu zen eta
> > batzuk beraiekin biltzea erabaki zuten:
> > http://www.zabaldu.com/3099/eusko_jaurlaritzak_openoffice_ez_erabiltzea_erabaki_du_eta_txosten_bat_idatzi_du_hori_justifikatzeko_gaztelaniaz/
> >
> > Eusko Jaurlaritzaren jarrera ikusita [url=]eztabaida berriro[/url] piztu
> > da eta jendea herri ekimenak ere proposatzen hasi da:
> > http://www.zabaldu.com/3278/eusko_jaurlaritzak_software_libreari_bai_baina_etorkizunean/
> >
> > Ez dakit hemen, gure partetik, zerbait egiteko gogoak eta ideiak dituenik
> > badago...
> >
> > Goraintziak,
> >
> > Txopi.
> >
> > [1] http://librezale.org/foroa/viewforum.php?id=17
>
> Diariolinux-en irakurri berri dut:
> http://diariolinux.com/2008/02/02/el-pse-solicita-el-informe-tecnico-sobre-la-no-migracion-a-soft-libre/
> Antza, txostena eskatu du Idoia Mendiak. Eskari hortatik
> ondorioztatzen ez dudana da txostena ematekotan PSEri esklusiboki
> emango dioten edo publiko egingo duten.
>
> Hemen duzue idatzizko eskaria:
> http://www.parlamento.euskadi.net/irud/salida/08/00/009233.pdf
>
> Julen.
Goizean hemen idaztea ahaztu zait.
Kontua da dagoeneko idatzizko erantzuna eman duela Jaurlaritzak:
http://parlamento.euskadi.net/irud/08/00/011472.pdf
Txosten ekonomikoak sekretupean jarraitzen du (parlamentariak badu
txostena ikusteko aukera, hala eskatuz gero, beraz txostena egon
egongo da nonbait) eta gauza berri handirik ez da komentatzen. Egun
erabiltzen duten software librea zerrendatzen da, baina WP instalazio
bakoitzeko puntu bat jarrita, erraza zerrenda luzatzea ezta?
Enpin, zaharrak berri...
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago