[Librezale] Firefox+ Summit

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Eka 19, 13:44:42, CEST 2008


(interes orokorrekoa delakoan bi zerrendetara bidaltzen dut mezua,
sentitzen dut mezua birritan iristen bazaizue)

Duela aste batzuk Mozillako gonbidapen bat jaso nuen uztailaren 28tik
abuztuaren 1era bitartean Whistler-en (Kanada) ospatuko den Firefox+
Summit-ean parte hartzeko. Bilkuraren helburu nagusia Firefoxen
etorkizuna eztabaidatzea da, nahiz eta Firefox ez beste gaiak ere
ukituko diren. Firefoxen komunitatea osatzen duten mundu osoko 400 bat
kide daude gonbidatuta.

Guri dagokigunez, arreta berezia lokalizazioaren inguruan egingo diren
saioetan jartzea komeni da. Firefox lokalizatzen diharduten talde
gehienek ere euren ordezkaritzak izango dituzte Whistler-en beraz
eztabaida benetan interesgarria izango da.

Hegaldia dagoeneko hartu dut beraz oker handirik ezean putzuaren beste
aldean izango naiz Summit-aren egunetan. Dagokionean emango dizuet
hango berri, ea dena ondo doan!

Informazio gehiago: http://wiki.mozilla.org/Summit2008

Ondo segi,

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago