[Librezale] Foroa, zaborra eta arau aldaketa
    pi 
    pi a bildua beobide.net
       
    As, Eka  3, 10:39:43, CEST 2008
    
    
  
Aupa 
Foroa berriz zaborrez beterik aurkitu diat :( 
(eta hori akismet-ek dagoeneko 3000 mezutik gora iragazi dituela).
Garbitu dut baina arazoa harpidedun ez direnen mezuetan dagoenez (edozeinek edita ditzake) bi urrats eman ditut foroa 
babesteko:
-Gai zaharrak itxi egin ditut, hilabete baina zaharragoak, batenbat utziko nuen baina gehiena itxi dut.
-Harpidedun izan behar idazteko, gai berriak ezin sortzea nahiko ez denez guztiz debekatu dut harpidedun ez direnek 
foroan idaztea.
Ez nahiz neurri hauen lagun (bigarrenarena bereiziki) baina gaur foroa garbitzen ordu betetik gora egon ondoren ez 
dut beste irtenbiderik aurkitu.
Astia dudanean foroa bertsio-berritzeari buruz begiratuko dut ez bait dut nola egiten zen oroitzen.
ala...
OhArra: Inork neurri hauekin ados ez badago atzera egin dezaket baina orduan berak artzeko foroa garbi mantetzearen 
ardura.
-- 
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20080603/6c98aec1/attachment-0001.pgp>
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago