[Librezale] Eubako enkontrua
pi
pi a bildua beobide.net
Ost, Abe 10, 00:06:57, CET 2008
Asambladako akta wikian ipini dudala estaeko bakarrik.
Julen-(e)k esan zuen:
> Kaixo lagunok,
>
> Dakizuen moduan pasa den zapatuan elkartu ginen Euban bi urteko
> lehortearen ostean Librezaleko beste asanblada bat egiteko. Mezu hau
> bertan esandakoak biltzeko saiakera bat da. Saiatuko naiz wikia
> eguneratzen bildutako informazioarekin. Esan gabe doa zuen ekarpenak
> ongi etorriak ez ezik beharrezkoak ere badirela.
>
> Gauzak eztabaidatu ziren ordenan azaltzen saiatuko naiz, gai ordenari
> jarraituz batez ere.
>
> Hartu patxada mezua irakurtzeko, nahiko luzea da eta.
>
>
> Parte-hartzaileak: Ander, Assar, Hey_neken, Ibon, Julen, Mikel I.,
> Osoitz, Patxi, Piarres, Teketen, Txopi
>
>
> 1. Librezale
>
>
> * Hosting-a: hosting-arekin ez dago arazorik printzipioz;
> Mundurat-ek behar ditugun zerbitzu guztiak ematen dizkigu.
>
> Hey_neken gure sysadminak komentatu du batzutan zerbitzaria lineaz
> kanpo egoten dela, baina Munduraten eskuetatik kanpo dagoen zerbait
> dela (adibidez sindominio-ko zerbitzariak leku berean daude eta hauek
> ere lineaz kanpo geratzen dira aldi berean).
>
> Honez gain, zerbitzariaren aldetik garbiketa egiteko beharra aipatu
> da, gauza zaharren datu-baseak (tikiwiki, galaxy deskargen atala)
> kentzeko gehien bat. Baleude, zalantzazko kasuak posta-zerrendara
> bideratuko dira.
>
> Bestalde, babeskopien script-etan lanean dagoela esan du Hey_nekenek.
>
>
> * Domeinua: Piarresen izenean eta 2009ko ekainera arte dago hartuta.
>
> Beharrezkoa denean Piarres bera arduratuko da domeinua eguneratzeaz.
> Ez da boterik jarriko, zerbeza batzuekin ordaindu zaio Piarresi.
>
>
> * webgunea: berrantolatzeko beharra azpimarratu da baina sakonago
> eztabaidatu da komunikazioari begira Patxik proposatutako puntuan.
>
> Foroari begira, saioa hasi gabe egonda mezuak irakurtzeko arazoak
> aipatu dira, baina bertaratutakoen artean pertsona bakarrari pasatu
> zaio.
>
> Foroan berrantolaketa ere behar dela iritzi da, gauza onerako foro
> gehiegi baitago. Egun, administratzaile nagusiaren mezuak existitzen
> ez den osoitz a bildua librezale.org helbidera doaz (inora iritsi gabe) eta
> zuzenean posta-zerrendara bideratzea aipatu da.
>
> Garbiketa hau posta-zerrendan eztabaidatuko da eta Osoitzen ardurapean
> egingo da.
>
>
>
> 2. Komunikazioa
>
> Puntu hau asanbladan bertan proposatu zuen Patxik eta gai-ordenan
> zeuden puntu batzuk hartzen ditu bere baitan, hala nola webgunearen
> eta irudiaren puntuak.
>
> Ideia nagusia Librezale kanpora begira jartzea da, egiten denaren
> berri emateko eta aldi berean parte hartzea sustatzeko.
>
> Librezaleren erreferentzia munduari erakutsi beharra nabarmendu du
> Patxik eta, metafora aparta egin du Teketenek, esanaz Librezalek
> Software Librearen eta euskararen *faroa* izan behar duela. Faro lana
> egitearekin batera, elkarlana sustatu eta esfortzu txikiekin jendea
> geuregana dezakegula gehitu du Anderrek.
>
> Hala ere, rolak bereiztu behar dira, perfil ezberdineko jendea
> baikaude: tailerra, eszenatokia, faroa
>
>
> * Irudia
>
> Ezer egin gabe ere Librezalek indarra du Euskal Herri mailan, baina
> gure jarduna sozializatzeko nahi eta beharrak daude. Honi lotuta
> irudia berritzeko proposamena egin da, gure frankie maiteak beldurra
> ere eragiten duela ere entzun da...
>
> Honekin batera guri buruzko informazio argia ematea komentatu da, zer
> den Librezale, zer egiten duen, ...
> Irudi berriari lotuta pegatak, kamisetak, usb memoriak eta bestelakoak
> egitea proposatu da.
>
>
> * Webgunea
>
> Egungo webgunea apenas aldatu gabe dago Ibonek berritu zuenetik. Eduki
> askok, azalak barne, izaera estatikoa dute eta web sozialaren
> garaiotan webguneak kanpora (eta barrura) begira gehiago eman behar
> du.
>
> Ezer baino lehen, Librezalen egiten denaren berri emateko beharra
> azaldu da, zer euskaratu den, zein ekimenetan parte hartu dugun, ...
> webgunea elikatzeko prest ikusi da Patxi.
>
> Txopik planet bat[1] egiteko ideia bota du, edukiak etiketa amankomun
> batekin identifikatu eta blogosferako mezuak bertan biltzeko.
>
> Alderdi teknikotik begira, Julenek esan du Softcatalako[2] webgune
> eraberritua erreferentzi gisa har daitekeela eta nahi izanez gero
> kodea ere lor daitekeela.
>
> Edozein kasutan, webgunearen eraberritzerako lan-talde bat osatu eta
> gehienbat hauek arduratuko dira hau aurrera eramateaz: Hey_neken,
> Teketen, Txopi, (Ibon?)
>
>
> * Komunitatea
>
> Sarean ez ezik, Librezalek komunitatean agerpen publikoen bidez izan
> beharko lukeen papera mahai gainean jarri da, ekitaldi ezberdinetan
> talde gisa gehiago parte hartu behar lukeela azpimarratuz: ieb09,
> UEUko ikastaroak, hackmeeting-ak, unibertsitateak, basquecamp, ...
>
>
> * Posta-zerrenda
>
> Posta-zerrendara bidaltzen diren mezuen tematika bereizteko aukerazko
> etiketak erabiltzea proposatu da. Etiketa hauen zerrenda wikian
> osatuko da.
>
>
>
> 3. Proiektuei errepasoa
>
>
> * Softwarea euskaratzea
>
> Ildo honetan, Librezaleko eta Librezaletik kanpoko proiektuak
> webgunean zerrendatzea proposatu da.
>
> Gure esku dauden proiektuetan arduradunak izatearen beharra berretsi
> da harik eta proiektuek bizirik iraun nahi badute. Proiektu batzuk
> umezurtz daude eta batzuk erdizka, horregatik argi eta garbi adierazi
> behar da proiektu bakoitzari buruzko egoera, nor den pertsona
> arduraduna eta zer egin behar den parte hartzeko.
>
> Egoera bereizteko semaforoaren metafora erabili da:
> - berdea: proiektua martxan
> - laranja: jendea behar da
> - gorria: proiektua berpizteko dago
>
>
> * Proiektuen zerrenda
>
> Proiektuak zerrendatzen hastean galdera interesgarria egin da: zer
> dira Librezaleko proiektuak? guk laguntzen ditugun proiektuak dira.
> Debian-eko proiektua Librezaletik kanpo bezala ikusi da, Debianek
> taldeekin baino pertsonekin egiten duelako lan.
>
> - Mozilla:
>
> + Calendar (berde): Anderren ardurapean geratuko da, baina
> kudeaketaren alderdi teknikoak Piarres eta Julenen laguntza izango du.
>
> + Thunderbird eta Firefox (berde): Julen eta Piren ardurapean.
>
> + Webguneak (berde?): bileran ahaztu eta tabernan komentatu da,
> baina orain arte ardura nagusia 3ARRANOk hartu izan du; zure iritzia
> beharko genuke, ea zein den zure postura.
>
> + Seamoneky (gorria): hau ere bileran ez da komentatu (eta oraintxe
> akordatu naiz honekin!). Suitearen erabiltzaile nostalgikoentzat
> proiektu aproposa.
>
> - WordPress (berde): Txopiren ardurapean egun baina Teketen ere
> laguntzeko prest azaldu da.
>
> - XFCE (berde): praktikoki lan guztia Piren esku.
>
> - Mailman (naranja): proiektu hau estrategikotzat hartu da, praktikoki
> edonon erabiltzen delako Mailman. Afera historikoak gogora ekarri
> diren arren, etorkizunera begira honetan lanean jartzeko nahia azaldu
> da.
> SVN zerbitzariko baimenak Pik ditu, beraz arazorik ez alde horretatik.
> Txopi honen ardura hartzeko prest azaldu da eta Piarresek ez du ahal
> duen heinean laguntza emateko oztoporik.
>
> - Tux Paint (gorria)
>
> - phpBB (gorria)
>
> - Horde ? Hau ez da gure proiektua, EHUk eskatuta Elhuyarrek egina
> baizik; halere Ibonek komentatu du eginda dagoen itzulpena berrerabil
> daitekeela eta inork proiektu honetan lan egin nahiko balu lan asko
> aurreratuta duela.
>
>
> * Estilo liburua
>
> Softwarearen lokalizaziorako estilo-liburu bat behar da.
>
> Ibonek esan du bildutakoen artean hamar ordutan egin genezakeela lana.
> Bromak aparte, berandu baino lehen honi ekiteko asmoa berretsi da eta
> Hey_nekenek esan du hasteko herrialdeen ISO zerrenda osatzen has
> gaitezkeela.
>
> Wikia erabiliko da ekimen hau aurrera eramateko eta estilo_liburua
> posta-zerrenda ere hor dago (bide batez, ez zen ezabatu eta erabil
> daiteke!).
>
> Hey_nekenek botako du lehenengo harria beraz.
>
>
> * Creative Commons 3.0 lizentziak
>
> Egun espainiar eta frantziar estatuetara moldatutako CC 3.0 lizentziak
> daude eta erabaki behar da hauetako zein euskaratuko den.
>
> Duda-mudak daude halere gerorrek egin itzulpena eta zuzenketa egitera
> pasa edo zuzenean abokatuei pasatzea lizentziak itzulpena egin
> dezaten.
>
> Garai batean copyleft-eu ekimenaren bitartez sobratu zen diru bat
> dagoela esan du Osoitzek eta hori erabil litekeela.
>
> Librezalek beraz dinamizatzaile lanak egingo ditu CC 3.0 lizentziak
> euskaraz egon daitezen eta kontaktu nagusia Txopi izango da, nahiz eta
> itzalean Osoitzek ere lagunduko dion.
>
> Beste zentzu batean baina lizentziekin lotuta, Creative Commons egun
> bat antolatzeko ideia bota du Patxik eta, honekin batera, lizentziak
> euskaraz ateratzearekin batera zerbait argitaratzea.
>
>
> * Software Librearen zabalkundea
>
> Anderrek Debagoiena bailaran Software Librea zabaltze aldera egindako
> lana[3] azaldu zigun. Azpimarratzekoak:
>
> Estrategikoki oso garrantzitsua da formatu irekien erabilera
> bermatzea; legeak behartzen du, gainera. Arlo horretan Debagoieneko
> udalek migraziorako aukerak azter ditzaten nahi da. Sindikatuak
> dantzan jartzea lortu du Anderrek eta gaia mahaiaren gainean izatea
> ere bai.
>
> Abenduaren 17an bailarako alkateei azalpen-aurkezpena egitekotan da
> (kontatuko diguk!).
>
> Diputazio mailan uste baino gehiago ari dela mugitzen Software Librea
> komentatu da eta Bizkaian kezka berezia badagoela, agian BiscayTIKen
> harira sortua.
>
> Bestalde, abenduaren 20an egingo den ekitaldiaren berri eman digu
> Teketenek (argibide gehiago egongo direlakoan), zeina Software Librea
> aitzakia hartuta Kursaala betetzeko asmotan baiten.
>
> Enpresei begira, Anderrek bilera bat hitzartua du Fagorren eta
> Hey_nekenen laguntza izango du.
>
> Piarresek ere Gipuzkoako Euskara Elkarteekin (ondo apuntatu nuen?)
> bilera bat duela azaldu digu.
>
>
> * Bestelakoak
>
> Mikel Iturbek Software Libreko ikastaroari[4] buruz aipatu du
> materiala prestatzen ari dela azalpen eta ariketekin eta Librezaleren
> baitan argitaratu nahi duela GFDL lizentziapean.
>
>
>
> Gutxi gora behera hau da guztia, ikusten duzuenez gauza askotaz hitz
> egin zen, ardura batzuk banatu ziren eta nahiak eta proposamenak ere
> ugari izan genituen. Hartutako ardurak betez gero bide zuzenetik
> gabiltza, eta izango dugu astia gauza gehiagotan pentsatzeko.
>
>
> Izan ondo Librezale,
>
> Julen.
>
> [1] Adibide bat, GNOMErena: http://planet.gnome.org
> [2] http://softcatala.org
> [3] http://wiki.librezale.org/index.php/Software_librea_udal_administrazioan
> [4] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2008-November/002008.html
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
--
Piarres Beobide
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago