[Librezale] estilo_liburua posta zerrenda
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Abu 22, 16:09:24, CEST 2008
Mikel Olasagasti(e)k dio:
>> 2008/8/21 Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net>:
>>> Gabon!
>>>
>>> estilo_liburua izeneko posta zerrenda bat sortu zen iaz eta apenas izan
>>> du mugimendurik. Admin pasahitza ez dakit zein den eta moderatzeko spam
>>> mezu bat dago eta egunero bidaltzen dit mezua.
>>>
>>> Pasahitza aldatzen badet norbaiti axola dio? Norbaitek bazeukan
>>> lenagotik? ;)
>>>
>>> Eta zerrenda ezabatuz gero?
>>>
>>> Ondo izan,
>> Telepatia izango da, edo batek daki zer, juxtu gaur akordatu bainaiz
>> honekin.
>>
>> Tira, asmo onekin hasi zen kontua, baina posta-zerrendan behintzat
>> inoiz ez da ezer garatu.
>>
>> Ezin dezaket detailerik eman, baina duela gutxi Librezaletik kanpora
>> egin egin da estilo-liburu bat; tamalez honek ez du argirik ikusiko
>> eta batek daki erabaki honen norantza alda litekeen :(
>>
>> Bestetik, zurrumurruren bat ere ailegatu zait HPSkoak estilo-liburu
>> bat garatzen dabiltzala.
>>
>> Hau guztia kontuan hartuta eta posta-zerrendara bueltatuz, nik
>> ezabatzearen alde egingo nuke.
>
> Egun batzuk itxarongo dut, 5¿?, norbaitek zerbait esan nahiko balu edo.
Zerrenda hori ezabatzeaz ados nago. Estilo liburu ireki eta parte
hartzaileen alorrean lana badago egiteko, baina argi dago guk ez dugula
aste honetan edo hilabete honetan horren inguruan ezer egingo. Beraz,
energia daukagunean hemen komentatu eta di-da batean sortu daiteke posta
zerrenda bat edo behar izan dezakegun edozein gauza.
Bitarean, alperrikako baliabide bat mantentzeari ez diot zentzurik ikusten.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago