[Librezale] Jardunaldi hacktibista apirilak 26an Bilbon

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Api 21, 23:18:16, CEST 2008


JARDUNALDI HACKTIBISTA DATORREN LARUNBATEAN APIRILAK 26 BILBON
**************************************************************

Aupa:

Mezu honen arrazoia, teknologian eta bere eragin politiko-sozialetan interesaturik gauden pertsona batzuk, datorren larunbatean, Bilbon, bilera bat ospatuko dugula da.

Topaketa hau antolatzera bultzatu gaituena zera da, software askearekin zuzenki edo zeharka erlazionaturik dauden talde asko geldirik daudela, eta baita teknologia berrien alde politikoetan sakondu nahi duten pertsona asko isolatuak daudela. Egoera honek, talde-ikasketa eta talde-esperimentazio ekimenak sortzea oztopatu dezakeela uste dugu. Horregatik, deialdi orokor bat egiten dugu: interesaturik zaudeten guztiok, zatozte jardunaldira, denok leku berdinean bildu gaitezen, ezagutu gaitezen eta elkarrekin lan egiteko aukerei buruz hitz egin dezagun.

** NOR **

Espreski gonbidatzen ditugun taldeak:
- eghost (bilbo)
- glub (bizkaia)
- glugi (gipuzkoa)
- ether (donostia)
- gisa-elkartea (errenteria)
- gula-zale (araba)
- grulin (nafarroa)
- itsas (eae)
- metabolik (bilbo)
- reciclanet (bilbo)
- amatau-tv (bilbo)
- hacklab-getxo (getxo)
- hackelarre (gernika)
- hacking-badakigu (bermeo)
- hackresi (iruñea)
- netlach (bilbo)
- aprendices-bloggers (bilbo)
- librezale (eh)
- euskalgnu (eh)
- indymedia-eh (eh)
- compartir-es-bueno (anitzak)
- hckrs (anitzak)
- hacklabs (anitzak)
- hackmeeting (anitzak)

Jardunaldian parte hartzen interesaturik egon daitekeen beste edozein talde eta beste edozein pertsona ere GONBIDATUTA DAGO! Zure lagun edo ezagunen bat bilera honetan parte hartu nahi izan dezakeela uste baduzu, luzatu iezaiozu mesedez deialdi hau.

** ZER **

Helburua, gai hauen inguruan mugitzen diren pertsona guztiak biltzea da: software askea, hacking-a, birusak, segurtasuna, programazioa, software patenteak, netstrike-ak, kriptografia, e-anonimotasuna, RFID, wireless sareak, sare sozialak, copyleft-a, jabetza intelektuala, kanon digitala, creative commons, ziberreskubideak, artibismoa, net-art, adimen artifiziala, kultura librea, mediaktibismoa, etab. Denok elkartu ondoren eta pizkat ezagutzen garenean, batzen eta desberdintzen gaituzten gauzei buruz hitz egiteko aukera izango dugu, eta oraindik hobeto, elkarrekin lan egiteko aukera desberdinei buruz. Ziur bildutako guztion artean, ilusioa eragingo gaituzten proiektuak asmatuko ditugula. Agian ateratako ideiaren bat hurrengo egunean martxan jarri nahi izango dugu, nork daki :-)

Guzti honetaz aparte, Bilbo inguruetako pertsonek talde lokal bat eratzeko gai izatea eta eratzeko gogoa izatea espero dugu. Parte hartzeko prest gaudenon artean erabakiko genituzke taldearen formatua, izaera eta beste guztia. Izan ere, gaur egun, Bilbo eta inguruetan hacktibismo alorrean hutsune bat bait dago.

Proposatzen dizuegun egitaraua ondokoa da:

10:00 Hitzaldia: "Jabetza intelektuala. Software asketik eduki askeetara"
10:45 Hitzaldia: "Ziberaktibismoa: hacktibismoa sarean"
11:30 Atsedena
12:00 Hitzaldia: "Web 2.0, ¿benetan da web soziala?"
13:00 Bildutakoen aurkezpentxo informala (taldeena eta nahi duten pertsonena)
14:00 Bazkaria
15:30 Hacker eta hacktibismoari buruzko dokumental baten emanaldia eta bere inguruko eztabaida txiki bat
17:00 Asanblada
19:30 Jardunaldiaren amaiera (jarraian poteo bat Alde Zaharretik)

Arratsaldeko bileran, interesa dugun guztiok, motibatzen gaituzten gauzei buruz hitz egiteko aukera izango dugu, eta baita beste hainbat ideia, proposamen, ekimen, proiektu eta ekintzei buruz ere. Adibidez, galdera hauei erantzuten saiatu gintezke:
Zer nahi dugu atera hemendik?
Zeintzu indar dauzkagu?
Zenbateko dedikazioa emateko prest gaude?
Zeren alde gaude?
Zeren aurka gaude?
Norekin arituko gara elkarlanean?
Noren aurka aritu gara?
Nolako jarduerak burutu nahi genituzke?
Nolako koordinazio/antolaketa maila nahi genuke mantendu?
Zein motatako taldea sortu dezakegu Bilbon?

** NON **

Mujeres del Mundo - Munduko Emakumeak elkarteko lokalean:

Fika kalea 5, beheko solairua (sarrera barruko patioaren ondoan)
Bilbo (Alde Zaharra)
Telefonoa: 944005417

Gertuen dagoen metro geltokia Alde Zaharra da eta bertan Unamuno irteera.
Lokala Iturribide kaletik oso gertu dago (aldapa hasten denean, eskuinera).

** NOIZ **

2008ko apirilaren 26an, larunbata.
Goiz eta arratsalde.

** ZENBAT **

Jardunaldietan parte hartzea askea eta doakoa da.
Bazkaria bakoitzaren kontura: ideia Alde Zaharreko jatetxe eta tabernetara joatea da.
Prestatutako janaria ekartzen duenak lokalean bazkaldu ahal izango du.

Jardunaldi hau interesgarria iruditzea espero dugu eta baita deitu dugun jende sortzaile, geldiezin eta sutsuarekin egunpasa egiten animatzea ere. Bilduko garen guztiok elkar ezagutzeko aukera bikaina dela uste dugu eta baita elkarnerako moduak aurkitzeko ere. Dena irekita dago...

"Etorkizuna interesatzen zait, bizitzeko geratzen zaidan guztia leku horretan biziko bait dut." - Woody Allen

**************************************************************





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago