[Librezale] ERP libreak Euskal Herrian

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Al, Api 14, 15:15:15, CEST 2008


Aupa!

  Kasualitatez azken bi asteetan ERP munduari begiradatxo bat botatzen 
hasi naizenean ondorengo berria atera dute barrapunton:


      Eroski y el Ayuntamiento de Amorebieta adoptan el ERP OpenBravo
      <http://barrapunto.com/article.pl?sid=08/04/13/2031231>

berriak euskadi+innovan argitaratutakoa 
<http://www.enpresadigitala.net/castellano/noticias/noticia_concreta.jsp?id=3334>hartzen 
du iturri. Bertan Openbravo enpresaren publizitate dokumentu bati lotura 
eginez: http://wiki.openbravo.com/public/Success%20Stories.pdf


ERP honek oso ondo landu du bere irudia, publizitate bikaina, webgune 
ikusgarria, open source irudia gutxik bezala erabili dute enpresa eta 
marka irudia lantzeko. Bestalde askorentzat Nafarroako enpresa honek ez 
ditu betetzen minimoak software libretzat jotzeko. Lizentzien kontua 
<http://www.openbravo.com/product/legal/>konplexua da niretzat eta 
juridikoki ez dakit zein den egoera, baina nire azken bi astetako 
ondorioa hau da:

+ instalatzeko argibideak ematen dituzte (instalazioa 
<http://wiki.openbravo.com/wiki/index.php/Bitrock_Installation_Guide>) 
komunitateak mentendutako bertsiorako 
<http://www.openbravo.com/es/product/get-openbravo/community-edition/>. 
Hala ere instalazioa ez pentsa sinplea denik.
+ erabiltzaile gida ere eskuragarri dago, sourceforge.net dagoena 
<http://sourceforge.net/project/showfiles.php?group_id=162271>bestelako 
artxibo guztiekin batera eta saltzekoa 
<http://www.lulu.com/content/2219728>.
    - nik lehena irakurri dut eta hor dagoen informazioaz beldurra 
ematen du sistema hau libreki inplementatzea.

+ katalanak hasi dira beren lokalizazioa lantzen (itzultzaile bakarra 
dagoela dirudi): 
http://wiki.openbravo.com/wiki/index.php/OB_Catalan_Localization


Datozkidan galderak:

+ Zein ERP libre izan daiteke egokia Euskal Herriko enpresek duten 
tamaina kontuan hartuz egokiena? hau ote?
+ estrategikoa al da enpresak euskalduntzeko ERP eta CRM euskaldunak 
izatea?  (kudeaketa softwarea jaurlaritzak itzulia 
<http://www.euskara.euskadi.net/r59-20660/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/kudeak.html>) 


+ Eroskik openBravo? Enpresa ertainei bideratutako software librea 
Eroskin? Eroski ertaina ez da behintzat.
+Zornotzako udala? Udal espedienteen kudeaketarako moldatu nahi?
+ hauek inplementazioa amaitu al dute? (zenbat da publizitate eta zenbat 
errealitate?)

ondo ibili eta hobe pasa!
















Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago