[Librezale] WordPress 2.3 - egoera

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Ira 12, 09:33:03, CEST 2007


Julen-(e)k idatzi zuen:
> Gabon!
>
> Bueno, gaurkoan izerdi dexente atera dut Wordpressen itzulpenarekin
> lanean eta %98an utzi dut. Zehatzago esanda, 16 kate zalantzan eta
> gainerakoa itzulita.

Wow!

Asteburuan jo eta ke ibili nintzen eta igande gauean %50a utzi nuen
itzulita, baina oraindik 2.000 itzulpen baino gehiago utzik zeuden (eta
beste horrenbeste zalantzan). Egun bitan falta zen guztia egin duzu? Hori
duk eta! Ni ere harrituta nago. Lorik egin duzu? ;-D

> 2.3 bertsioaren egutegian[1] ikusitakoaren arabera, hurrengo
> astelehenean kate guztiak izoztuko dituzte beraz egun horretan bertan
> egunera liteke egungo itzulpena txantiloi definitibotik (Txopi
> horretaz ardura zaitezke?). Horrekin astebete izango genuke azken

Ados. Ni arduratuko naiz.

> berrikuspenak eta zuzenketatxoak egiteko. Hilaren 24ean, WordPress
> berria kaleratzearekin batera euskarazko itzulpena kalean dugu.
> Primeran ezta?

Bai, horrela itzulpena WordPress batetan frogatzeko denbora ere izango
dugu. Formatu arazorik edo bestelako sospresarik egon ez dadin.

Bitarte horretan WPEU blogean euskaraketa ezagutarazteko albistetxo bat
ere presta genezake...

> Itzulpena egin ahala kontutxo batzuk airean utzi ditut komentatzeko
> baina bihar izan beharko du, gaurkoz nahikoa da ta.

Kontu horiek ez dakit Librezaleko zerrenda honetan hitz egitea ondo egongo
den (agian jendea aspertu egingo dugu) edo Joxe, Julen eta hiruron artean
hitz egitea egokiagoa den... Zer uste duzue besteok?

Portzierto, Pootle-en zalantzazko kateak 117 direla dio. Oso gutxi, baina
16 kate zirela esan duzunez, badaezpada zuk jakiteko.

Zorionak Julen!

Agur 1,

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago