[Librezale] [Fwd: softwarea euskaratzen]
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ost, Ira 12, 00:09:27, CEST 2007
On 9/11/07, pi <pi a bildua beobide.net> wrote:
> Ibon Igartua-(e)k esan zuen:
>
> > Date: Tue, 11 Sep 2007 13:34:19 +0200
> > From: Iņigo Balerdi <ibusg7 a bildua gmail.com>
> > Subject: softwarea euskaratzen
> > To: web.arduraduna a bildua librezale.org
> >
> > kaixo,
> >
> > pasa den ikasturtean, TOLOSALDEA Goimailako Lanbide Heziketako,
> > Informatika zikloko ikasleek ingelera teknikoko ikasgaiean VLC
> > softwarea euskaratzen aritu ziren librezaleko pootle zerbitzariaren
> > bidez, klase orduetan ingelerako irakaslearen laguntzarekin.
> >
> > Oso esperientzia interesgarria izan zen. Iraila heldu da eta beste
> > ikasturte bat hastera doa. Ingelerako irakaslearekin hitz egin dut eta
> > esperientzia errepikatzeko asmoa dugu aurtengo ikasleekin.
> >
> > Ikusirik VLC jadanik gehienbat itzulita dagoela, galdetu nahi dizuegu
> > ea itzultzeke dauden zerrendatik baten batek lehentasun altuagoa duen
> > edota beste softwareren bat jarri behar duzuen gu itzultzen hasteko.
> >
> > Esan nahi dizuet baita ere Donostiako Zubiri-Manteo Institutuarekin
> > gure esperientzia komentatu dugula eta agian beraiek ere itzultzen
> > hasteko asmoarekin ikusi ditugula. nahiz oraingoz ziurtasun osoa ez
> > izan itzultzen hasiko diren ala ez.
> >
> > Aio
> >
>
> Zer pentsatzen ??
Ba beste proiektu potoloren bat aurrera eramateko aprobetxa daiteke
okasioa. Orain, zein? Akaso ikasleek beraiek proposatutako zerbait
(Software librea beti ere)?
Bihartik aurrera eztabaidatuko dugu nahi baduzue (gaurkoz berandu
horretan hasteko).
> Eta bide batez bidali al zen vlc-ren euskaraketa ? Eta squirrelmail ?
Squirrelmail ideiarik ere ez baina VLC ezezkoan nago. Bere gune
ofizialean Julen Ugalde delako bat arduradun bezela azaltzen bada
ere[1], Mikelek esandakoaren arabera informazio hori Rossettatik
eskuratua da, beraz baliogabea. Mikel berak hartu zuen proiektuaren
ardura, baina uste dut itzulpena bera %100ean egotetik argitaratzera
tarte bat badagoela, itzulpen potolo xamarra izateaz gain terminologia
aldetik konplikatua delako. Beraz, oraindik zertan lan egin badago.
Julen.
[1] http://www.videolan.org/developers/i18n/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago