[Librezale] Kbabel eta memoriak....
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Ira 11, 15:05:22, CEST 2007
On 9/11/07, Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.net> wrote:
> Aupa!
Atzaldeon !
> Librezaleko pootlez gain, Kbabel erabiliz itzulpenak egiten hasi nahi
> dut eta http://www.librezale.org/itzulpenak/ orriko euskalgnukoen
> estekak zaharkiturik daude. (Drupaletik joomlara pasa dira).
>
> Dooteori eskatu nion aurreko astean kbabel tutoretza eta gnukoen
> itzulpen memoriak, baina badirudi kanpoan dagoela. (bizitza arrastorik ez)
>
> Zuetariko inork badu kbabel tutoretza hori aurrez jaitsia edo beste
> tutoretza baten helbiderik?
Nik disko gogorrean daukat nahi baduzu. Hala ere, dokumentu hori
zaharkitu xamarra dago eta ez nizuke gomendatuko. Aldiz, UEUren
ikastarorako sortutako materialean luze ta zabal aztertzen da KBabel
beraz horixe bidal diezazuket nahi izanez gero (1,1MB inguru).
Bai, dokumentazio guztia aspaldi igota behar genuen guztion eskura
jartzeko baina Mikelek Eroskiren gutiziaz sasi-interneta duenez eta
dokumentazioaren zati bat berak daukanez, erdizka gaude. Horregatik ez
da ezer aurreratu, lan erditan geratu baino guztia batera aurkeztu
nahi delako.
> memoriak bidaltzerik nik karga ditzadan?
Itzulpenak etengabe aldatzen direnez (ditugunez), nik uste onena
proiektu bakoitzaren webgunetik zuzenean PO fitxategiak deskargatzea
dela, horiekin bilduma majo bat sortzeko.
GNOME eta KDEren SVN biltegietan eguneratutako PO fitxategiak aurki
ditzakezu eta Librezalekoak era berean Pootle bidez jaitsi ditzakezu.
> Eskerrik asko!
>
> Ander.
Ondo segi,
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago