[Librezale] Pootle nola erabili

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Ira 8, 11:13:42, CEST 2007


Julen(e)k dio:
> On 9/7/07, Piarres Beobide <pi a bildua beobide.net> wrote:
>   
>>> Ez dakit pootle bitartez euskaraketa nola egin. Kate bat aukeratutakoan
>>> ez dut "Gorde" edo antzeko botoirik ikusten.
>>>       
>> Saioa hasia duzu ??
>>
>> Txopi erabiltzaileak proiektu honetako baimen guztiak ditu beraz ez zenuke
>> arazorik izan beharko :S Ziur saio hasia ez zaizula bidali botoia agertzen
>> ?
>>     
>
> Orduan Txopi ahal duzunean joan zaitez gomendioak onartzen/baztertzen,
> batez ere lana ez errepikatzeko (editatzen ari zarenean ezin duzu
> zuzenean jakin sarrera horren gomendioa beste inork egin duen).
>   
Hasteko parkatu atzerapena! Nire oporrak bukatzear daude eta nahiko 
alperturik nago...

Pi, noski saioa hasita nuela. Berriz begiratu eta konturatu nahiz zer 
egiten nuen txarto. Itzulpena idazten nuen kaxa ez zen itzulpenarena, 
baizik eta iruzkinak jartzekoa. Horregatik "Bidali" botoia frogatu 
nuenean, hurrengo katera joaten zen eta nik idatzitakoari kasurik egiten 
ez ziola ikusi nuen. Nire kontzentrazio faltagatik gertatu da hau 
guztia. Sentitzen dut. Pare bat minutu gehiago erabili izan banitu 
Pootle nola dabilen ulertzeko, ez zintuzket zuek nahaztu behar. 
Sentitzen dut.

Julen, Pootle-en 3 julen desberdin daude. Mesedez, ezaidazu zure 
erabiltzailea zein den eta gomendioak egin beharrean, zuzenean 
itzultzeko baimenak emango dizkizut.

Joxe, zu beste horren beste. Beste inork datozen 3 asteetan geratzen 
diren 3000 kateak itzultzen lagundu nahi badu, Pootle-en erabiltzailea 
sortu (dagoeneko ez badauka) eta esan iezadala bere erabiltzailearen 
izena itzulpenak egiteko baimenak eman iezaizkiodan.

Julen: Julen guztiei itzultzeko baimenak eman dizkiet. Esaidazu zurea 
zein den eta besteak kenduko ditut. Eman dizkizudan baimenak hauek dira: 
Ikusi, Gomendatu, Itzuli, Gainidatzi, Gainbegiratu, Artxiboa, PO 
fitxategiak konpilatu. Nahiko izatea espero dut...

Gomendioak nola begiratzen diren aurkitu eta batera errepasatu eta 
finkotu egingo ditut.

Berriz ere barkamenak denoi. Hau buru-belarri euskaratzen hasteko astia 
laster aurkitzea espero dut. Gora zuek!

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago