[Librezale] Azureus euskaraturik?
Asier Sarasua
asarasua a bildua telefonica.net
Al, Urr 1, 16:32:03, CEST 2007
Helbidea gaizki jarrita daukate euskalsource.net-en. Helbide zuzena hau
da (ez galdetu nola asmatu dudan):
http://www.euskalsource.net/euskal/Azureus_plugin.zip.
Itxura batean, plugin horrek ez du Azureus euskalduntzen, baizik eta,
behin instalatu ondoren, lokalizazio sistema bat sortzen du Azureus-en
bertan, edonork hizkuntza berri bat gehi diezaion aplikazioari. Plugin
horretan ez dago euskararako lokalizaziorik.
Ea euskalsource-tik erantzuten dizuten benetan zer egin duten jakin dezagun.
Asier.
pi(e)k dio:
> Hemen[1] ikusten denez Azurerus p2p aplikazioa euskaratu duzue? Edo Azureus_plugin hori honentzat gehigarri antzerako
> batenbat al da ?
>
> Baina ez zuen webgunean ez Azureus bezeroarenan ez inon ez dut euskaraketa honen fitxaegia deskargatzeko aukerarik
> (ez dago ezer bezeroaren iturburuan ez posta zerrenda inor hori euskaratzen ari dela pentsatu arazten dutenik), egia
> al da lan hau egiten ari zaretela?.
>
> Kasua hau da, librezalen tolosako ikastola batek hala eskatutako aplikazio bat ipini geniela euskaratzeko [2] eta
> inor lanean ez zegoela pentsatuz Azurerus euskaratzea auekratu zuten. Oraindik ez da inor lanean hasi baina baldeko
> lana egin aurretik zuek aplikazio honen euskaraketan lanean al zaudete jakin nahi genuke.
>
> Erantzuna niri zuzenean edo librezale posta zerrendara (kopian mezu honetan) nahiago duzuen bezala
>
> Zuen erantzunaren zai, geratzen gaituk
>
> [1] - http://www.euskalsource.net/index.php?lc=W2fgsHCT6V6ZIs
> [2] - http://www.librezale.org:8080/projects/azureus/
>
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago