[Librezale] OOo euskara testuak eskuragarri

Julen julenx a bildua gmail.com
Lar, Aza 17, 11:06:20, CET 2007


On Nov 17, 2007 11:00 AM, Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.net> wrote:
> Aupa!
>
>   Openoffice 2.2.1 <http://eu.openoffice.org/> ofizialki aurkeztu da.
> Berria besteak beste sustatun
> <http://www.sustatu.com/1195061148>irakurri genuen. Bertan galdera
> batzuk bota nituen eta hauek Euskalgnun
> <http://www.euskalgnu.org/>itzulpen arduradunak emandako berrian ere
> adierazi nituen. Bertan etorkizunean, 2.3.1 bertsioa kaleratzean  (epe
> motzean nahi genuke guztiok) euskara ofizialtzea eskatuko dela adierazi
> digu :-) .

Bada garaia serietate apur bat izateko denon diruarekin finantzatutako
proiektu batean.

>   Erantzunean ere euskara fitxategiak lortzeko helbidea
> <http://ooo.euskalgnu.org/gsi/> jarri dute. sdf formatuan itzultzen da
> OOo. =-O
>
>   po baino haratago heldu ez garenotzat, hots, mundu honetan berriak
> garenontzat, hizkuntza itzulpen formatuen inguruko lotura batzuk uzten
> ditut.
>
>
> http://www.runasimipi.org/blanco.php?file=translatetools.html
>
> oso interesgarria:  http://translate.sourceforge.net/wiki/toolkit/index

Translate tresnak dira hain zuzen tradizioz mozilla-rekin erabili
ditugunak PO fitxategiak lortzeko (.dtd, .properties <-> PO). Pasa
nizkizun apunteetan ere agertzen da tresna hauen aipamena, oker ez
banago.

> Ander.
>
>
> PD: ez dut euskalgnu-ren albistearen lotura zuzena jarri, guneak une
> honetan arazoren bat duelako.

Bai, hala dirudi. Portzierto, aurrekoan albiste batean jakinarazi
zuten posta-zerrenda berriak dituztela (gnome, kdeuskaraz eta
itzulpena).

Ondo segi,

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago