[Librezale] Domeinua + posta zerrenda
Julen
julenx a bildua gmail.com
Al, Eka 11, 21:02:16, CEST 2007
On 6/11/07, Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net> wrote:
> Kaixo!
>
> Beno, batzuk ohartu diren moduan, domeinua berritzeko ordua iritxi eta
> azkenean pasa egin da. Zerbitzu guztiak domeinupean ditugunez, oraingoz
> ez daude eskuragarri. Egoera hontan koordinatzeko posta zerrendaren
> helbidea aldatu det eta orain librezale a bildua mundurat.net da posta
> zerrendaren helbidea. Kontutan hartu 'erantzun' edo sakatuz gero
> @librezale.org -era bidaliko duela (alias-a aldatu det konfigurazio osoa
> beharrean... ezer ez apurtzeko asmoz).
>
> Eta oraingoz hau da guztia... ezer gehiago behar bada.. eskatu :P
>
> Ea, bildu gaitzen krisi gabinetean denok ;)
>
> Ondo izan,
>
> MiKeL
Krisi gabinetea hizketan:
Oker ez banago (gordetako mezuek hala diote, konfirmatu Ibon!)
domeinua bilintzi-balantza izan genuen azkeneko aldian pi-ren izenean
jarri zen. Baina pi oporretan dago.
Whois-ak dio 2008arte erregistratuta dagoela domeinu-izena baina era
berean iraungita dagoela. Horrekin pixka bat galdu naiz, norbaitek
argituko al dit hau? Harritzen dit gainera domeinua urtebeterako
bakarrik hartu izanak (ez bazen dirua hostaliarako gorde nahi zelako).
Hortaz zein irtenbide ikusten? 2008ra arte hartuta badago besteren
baten izenean ere ezin daiteke hartu sikiera. Pi bueltatu arte domeinu
gabe? Ez zen ba notizi ona izango...
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago